Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Legealdi honetako legegintza-egutegia aurkeztu eta betetzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0001]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI 

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Legealdi honetako legegintza-egutegia aurkeztu eta betetzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0001] 

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legegintza-egutegia Ganbera honi bidal diezaiola, Gobernua osatu eta ondorengo sei hilabeteetan. Bertan jasoko ditu onartzeko asmoa duen Lege Proiektuak eta zein bilkuralditan espero duen Ganberara bidaltzea. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sei hilabetean behin argibide-memoria bat bidal diezaiola Ganbera honi, Legegintza-egutegiak ezarritako konpromisoak betetzeari edo, hala badagokio, aldatzeari buruz.