Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Europar Batasunak Europako Migrazio Agendan hartutako erabakiari dagokionez, EBk itzulera arloan politika eraginkor et sinesgarri bat izateko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0138]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Europar Batasunak Europako Migrazio Agendan hartutako erabakiari dagokionez, EBk itzulera arloan politika eraginkor et sinesgarri bat izateko neurriei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0138]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak bere gain hartu eta partekatu egiten du pertsona errefuxiatuei buruz Lehendakariak 2017ko apirilaren 3an egindako adierazpen instituzionala, kolektibo horrekin horrekin zuzenean lanean diharduten erakunde eta gizarte eragileen gehiengoaren babesa duena. 

2.- Eusko Legebiltzarrak, Pertsona Migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako taldeartekoaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Bakea eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean, lan egiteko konpromisoa hartzen du, ahalik eta erantzun hoberena emateko Euskadira datozen pertsona migratzaile eta errefuxiatuei.

3.- Eusko Legebiltzarrak, Pertsona Migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako taldeartekoaren bidez, pertsona migratzaileekin eta errefuxiatuekin lanean diharduten elkarte eta erakundeekin lan egingo du eta horiek lagunduko ditu. Helburua da kolektibo horren egoerari buruzko informazio zehatza eskuratzea. 

4.- Eusko Legebiltzarrak, zehazki Pertsona Migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsarako taldeartekoak, jarrera proaktiboa izango du Estatuko gobernuak egindako ekimenekiko. Izan ere, berari dagozkio arlo horretako eskumen gehienak. Jarrera bera izango du abiatu beharreko ekimenetan ahalik eta akordiorik zabalena lortzeko.