partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Bizi-euskarriko osasun-garraioa kudeaketa publikora itzultzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0023]
EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Bizi-euskarriko osasun-garraioa kudeaketa publikora itzultzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0023]
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari eskatzen dio Osasun-larrialdietako Garraio Sareko (RUTSU) anbulantzia-zerbitzua ematean, bizi-euskarri oinarrizkoan zein aurreratuan, pazienteen osasunaren zaindu dezala, eta egin dezala ekitate- eta kalitate-baldintzetan. Halaber, eskatzen du RUTSUko anbulantzia-zerbitzu hori egokia izan dadila, eta inongo momentuan ez dadila kaltetu herritarrek osasun-babeserako duten eskubidea.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio jarraipena mantendu dezala, Larrialdietako Osasun Garraio Sareko (RUTSU) anbulantzia-zerbitzuak betetzen jarrai ditzan indarrean dauden kontratazio-baldintzak eta erregulatzen duten arauetan eta legeetan ezarritakoa.