Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Palma-olioaren erabileraren inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0160]

Behean sinatzen duten talde parlamentarioek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Palma-olioaren erabileraren inguruan. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.  [11\11\02\01\0160]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio elikagaien etiketen balorazioan lan egin eta horien ezagutzaren hedapena hobetu dezala. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari eskatzen dio Elikadura Osasuntsurako Plan bat idatzi eta garatu dezala. Bere sorrera-helburua izango da elikaduraren bitartez osasuna sustatuko duen ingurua finkatzea, eta horrela, egokiak ez diren elikadura-ohiturekin harremanetan dauden gaixotasunen goranzko joera geratzea. Gaixotasun horietako batzuk, besteak beste, honako hauek dira: gainpisua, hipertentsioa, hiperkolesterolemia, obesitatea, diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularrak. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio kanpainak egiten jarrai dezala, produktuei buruzko informazioak kontrolatzeko. Helburua da informazio horiek informazio horiek konfusiorik ez sortzea, osatugabeak ez izatea eta publizitate faltsurik ez sortzea. 
  1. Eusko Legebiltzarrak palma olioa erabiltzen duten ekoizleei gonbidatzen die hori erabiltzen utz dezatela, eta beren produktuen etiketetan argiak izan daitezela. 
  1. Eusko Legebiltzarrak eskumena duten erakunde guztiei eskatzen die, bereziki Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, elikadura osasungarria eta arduratsuaren promozioa bultzatu dezatela, bertako elikagai naturalen aldeko informazioa, pedagogia eta politikak garatu ditzatela, eta sentsibilizazio kanpainak abian jar ditzatela, ikuspegi ekologiko batetik ekoizpen jasangarriko elikadura orekatuak osasunarenan eta ingurumenarengan duten onurak azaltzeko.