partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, 14/1998 Legea, Euskadiko Kirolarena, garai berrietara egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0080]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, 14/1998 Legea, Euskadiko Kirolarena, garai berrietara egokitzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0080]
OSOKO ZUZENKETA:
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Legegintza Egutegian jaso dezala ekainaren 21eko 12/2012 Legea aldatzeko Lege Proiektua bidaltzea, kirolean dopinaren kontrakoa, beharrezkoa Mundu Agentziako Kode berrira egokitzeko, betiere eragile partaideekin elkarlanean.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hausnartu dezala Legegintza Egutegian sartzea Euskadin kirolarekin lotutako lanbideak izateari eta horietan jarduteari buruzko Lege Proiektua. Helburua da profesional horien jarduera berme osoz arautzea.
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Kirol Legearen garrantzia dela eta, tartean dauden eragile guztiekin elkarlanean aritu dadila adostasuna lortze aldera Euskadiko Kirolaren 14/1998 Legea kirolaren ikuspegi osoagora eta kirol eremuko errealitate berrietara egokitzeko prozesuan.