partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, atxilotutako Errenteriako gazteen egoera salatzeko. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0271]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, atxilotutako Errenteriako gazteen egoera salatzeko. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0271]
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak erabat, modu argian eta zurrunean baztertzen ditu Iruñean martxoaren 11n izandako indarkeriazko gertakariak eta suntsiketak, hala nola indarkeriazko beste edozein adierazpen.
- Eusko Legebiltzarrak uste du gertakari horiek terrorismo kalifikatzea –halaxe egin dute eta-, desproportzionatua izatez gain, ez dela egungo inguruabarretara eta errealitatera egokitzen. Hori dela eta, eskatzen dugu kausa hori Iruñeako Epaitegi Arruntera itzultzea, eta ez dadila terrorismotzat hartu. Halaber, eta ondorioz, hiru gazte horiek behin-behinean askatzea eskatzen dugu, beharrezko bermedun epaiketa eman bitartean.
- Eusko Legebiltzarrak uste du gertakari bortitzak eta horiek –egin bezala- terrorismotzat hartzeak ez dutela laguntzen bake etengabea eta iraunkorra finkatzen, euskal gizarteak hainbeste desiratzen duen bezala. Gizarte honek behin betiko itxi nahi du iraganeko indarkeriaren zikloa, herri honi sufrimendu handia ekarri diona. Hori dela eta, bake-egoera behin betiko finkatzea bultzatzearen alde egiten dugu, eta uste dugu deskribatutako inguruabar horiek ez dutela laguntzen, edo helburu horri kalte egiten diotela.