partekatu
• Alfredo Retortilloren aurkezpena Barakaldoko alkategai gisa
Idoia Mendiak eskerrak eman dizkio Pedro Sánchez presidenteari euskal autogobernuarekin duen konpromisoarengatik
Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak Alfredo Retortillo hautagai sozialistari laguntzeko ekitaldian parte hartu du, non, halaber, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak eta Mikel Torre Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusiak parte hartu duten
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari euskal sozialisten babesa helarazi dio, Katalunian, «elkarrizketaren eta legearen alde egiteagatik, traizioa leporatzen diotenei aurre egiteko»
Alfredo Retortillo konbentzituta dago maiatzaren 26an «aldaketa iritsiko dela Barakaldora», eta, industria-hiriko «aurrerakoien eta ezkertiar denen eskutik» hiri hobea eraikitzearen alde jo du
Pedro Sánchezek adierazi duenez, Kataluniako egoera konpontzeko, «elkarrizketaren eta Konstituzioaren bidea luzeagoa da, posible eta bideragarri bakarra ere bai, ordea»
Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak, Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari euskal sozialisten babesa helarazi dio, Katalunian, «elkarrizketaren eta legearen alde egiteagatik, traizioa leporatzen diotenei aurre egiteko».
Alfredo Retortillo alkategaia aurkezteko Barakaldoko BECen egindako ekitaldi batean, zeinetan Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak ere parte hartu duen, Mendiak gogorarazi du Euskal Sozialistei ere traidore deitu zietela «eta auzitegietara eraman zigutela, baina ETA desagerrarazten lortu genuen zuzenbide-Estatuaren puska bat ere desegin gabe».
Bestalde, «pluralitatea babestearen» alde jo du, ezin baita arriskuan jarri aberastasun hori. «Desberdin pentsatzeagatik hil egin zuten Euskadin. Denon askatasuna arriskuan egon zen», gogora ekarri du ETAren biktimak oroitu bitartean.
«Batzuek ausartak izan ziren guri traidore deitu eta auzitegietara eramateko, baina ETA desagerrarazten lortu genuen zuzenbide-Estatuaren puska bat ere desegin gabe. Traidore deitu ziguten, garaitu genuen, eta inoiz ez ziguten barkamenik eskatu. Gaur traizioa leporatzen dizuten berdinak dira, soilik elkarrizketaren eta legearen alde jotzen duzulako arazo politikoak konpontzeko eta Katalunian elkarbizitza berregitearen alde egiten duzulako. Euskal sozialismoaren laguntza duzu», esan du.