partekatu
• Alarma Egoeraren lehen astea
Idoia Mendiak "batailaren lehen lerroan" dauden langileen lana eskertu du
Euskal Sozialistak bideo bat eman du gaur argitara, koronabirusaren krisiagatik Alarma Egoera indarrean jarri denetik lehen astearekin bat.
Honako alor hauetako langileoi:
🚨osasun publikoa
🏥garbiketa-zerbitzuak
🏪supermerkatuak
🚔zerbitzu publikoak
Eta etxean zaudetenoi: #eskerrikasko#EsteVirusLoParamosUnidos#EtxeanGeraZaitez#NiEtxeanGeratzenNaiz pic.twitter.com/iE8eFvt2pn
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 21, 2020
Bideoa sare sozialen bidez zabaldu da eta hainbat mahai eta agerraldi instituzionalen irudiak uztartzen ditu, baita egun hauetan herritarren aldetik garatzen ari diren hainbat ekimenenak ere, esaterako Osasun Langileentzako Txaloak ekimena edo atzo Sansomendiko kuartelean hainbat ertzainek Guardia Zibilari egindako bat-bateko omenaldia.
Bideoan, PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, bereziki eskertzen die egun hauetan “tinko" jarraitzen duten eta "batailaren lehen lerroan euren lana betetzen" ari diren profesional guztiei (osasun langileak, elikadura denda eta supermerkatuetako langileak, garraiolariak, enplegatu publikoak...).
“Zueoi guztioi, eskerrik asko, zuen lanari esker guztiok datorren egunean indartsu eta baturik irten ahalko dugulako. Birus hau guztion artean geraraziko dugu”, esanez amaitzen du Mendiak.