Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

Idoia Mendia: “Oso harro nago zuen lanaz, helburuak bete ditugu”

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esker ona adierazi die Euskadiko Batzorde Betearazleko kideei gaur arratsaldean 9. Kongresuaren aurretik burutu duten azken bileran, Euskal Sozialisten zuzendaritzan haren bi azken agintaldietan burututako lanagatik. “Eskerrak eman nahi dizkizuet egin duzuen guztiagatik, eta esan nahi dizuet oso harro nagoela egin dugun lanaz. Bete ditugu ezarri genituen helburuak, eta hori idazkari nagusiei eta Exekutiboko kideei esker lortu izan da. Horietako batzuk, gainera, zazpi urteotan lagundu izan naute”, azaldu du.

Iragandako denbora honetan PSE-EEren eta PSOEren egungo egoera bere agintaldiaren lehen hilabeteetan bizi izan zuenaren aldean oso ezberdina dela azpimarratu du lehendakariordeak. “Garai gogorrak izan dira, zatiketakoak, ziurgabetasunekoak, baina horiek gainditzea lortu izan dugu egun Euskadiko akordio politikoen erdigunean den alderdi bat izateko, Espainiako Gobernua ere zuzentzen duena, eta herrialde honetan aurrerabiderako politika guztien ardatz egituratzailea bilakaturik dena.

Iñaki Arriola PSE-EEren presidenteak ere hitz egin du Idoia Mendiaren eta alderdiaren ibilbidea aipatzeko: “Eutsi egin izan diogu eta hazkunderako itxaropenekin begiratu diezaiokegu orain etorkizunari, eta gure idazkari nagusiak kanpoan oso irudi ona duela eta alderdi barruan zorion mezuak, aitortza eta maitasuna jasoz ixten du ziklo hau”.