partekatu
• #AvanzamosPSE
Idoia Mendia: “Euskadi oso plurala da, ezberdinen arteko adostasunaren beharrean da aurrera egiteko"
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak ezberdinen arteko akordioak defendatu ditu gaur, eta ohartarazi egin du alderdi batzuek nortasuna ulertzeko moduaren arabera euskal herritarrak sailkatzeko duten tentazioaz. “Euskadi oso plurala da, ezberdinen arteko adostasunak behar ditu aurrera egiteko, guztiok bertakoak senti gaitezen; euskal gizartea asko sufritutakoa da iraganean, bazterketagatik. Ezin dugu onartu etorkizunean tentazio baztertzailerik egotea, herritarrak euren nortasun sentimenduen arabera sailkatzeko joera hori", azaldu du.
Soilik PSE-EE indartsuago batekin izango da #Euskadi indartsuago etorkizuneko bere erronkei arrakastaz heltzeko.
Eta, horretarako, erakundeetan lan egiten duten kide guztien lankidetza behar dut, euren ideiak ekarri ditzaten aurtengo EuskadiAktibatu2020 #AurreraGoazPSE pic.twitter.com/CG4jL4OnxR honetara
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) January 11, 2020
PSE-EEko erakundeetako arduradunek hartu dute parte Gasteizen euskal hauteskundeetarako kanpainaurreari hasiera emateko burutu den Euskadi Aktibatu 2020 Foroan. Kanpainak “Aurrera Goaz” izango du lema. Alkateak, hiru hiriburuetako udal-bozeramaileak, batzar nagusietakoak, foru diputatuak, Eusko Jaurlaritzako sailburuak, diputatu eta senatariak, Gobernuaren ordezkariak eta Eider Gardiazabal europarlamentariak, besteak beste, hartu dute parte topaketa honetan, “Euskadi Aktibatu 2020" zigiluarekin programatutakoetan lehena, hain zuzen.