Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “2025a politika enplegura, etxebizitzara, garraiora edo osasungintzara zuzendurik dela ixten dugu, alegia, jendeari kezkatzen dioenera”

PSE-EEko idazkari nagusiak alderdien eta erakundeen artean den lankidetza-giroa eta autogobernuan eman diren urratsak azpimarratu ditu lehendakariaren diskurtsoa entzun eta gero, aurten zenbait diferentzia gertatu direla onartu arren

1. argazkia

Lehendakariak egindako urtearen balantzea ezagutu ondoren, Anduezak alderdiek eta erakundeek lan egin izan duten lankidetza-giroa eta politika aurrerakoietan sozialistek duten lidergoa azpimarratu ditu, diferentzia batzuk badirela onartu arren.

“Ixtera goaz 2025a, lankidetza eta amankomunean egindako lan giroan egindako legegintzaldiko lehen urte osoa, diferentzia batzuk badiren arren, zertarako ezkutatu. Euskaldunen bizitzarako autogobernu gehiagorekin, eskumen gehiagorekin eta erantzukizun gehiagorekin, halakorik baliteke, ixten dugu urtea. Politika enplegura, etxebizitzara, garraiora edo osasungintzara zuzendurik dela ixten dugu. Arreta jendeari kezkatzen dioenean jarrita dela. Eta politiketan eragin sozialista gehiago dela ixten dugu, berri ona dena herritarrentzat, erakunde guztietan guk bultzatzen ditugun politika aurrerakoiak ongizate eta justizia sozial gehiago dakartelako”, zehaztu du.

Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren artean eskumenen kontuan izan diren azken desadostasunei garrantzia kendu ondoren, Batzorde Mistoaren bilera urtarrilaren 16ra atzeratzea eraman zutena, eta 2025ean zehar autogobernuaren arloan emandako urratsak azpimarratu ondoren, PSE-EEk erakundeen arteko lankide-giroari eusteko duen asmoa azaldu du Eneko Anduezak. “Horrelaxe jarraituko dugu lanean, lankidetzan Espainiako Gobernuarekin, Europar Batasunarekin, udal, aldundi edo Eusko Jaurlaritzako erantzukizun bakoitzetik. Eskua luzatuta, gehitzeko borondatearekin, elkarbizitzarako eta etorkizun itxaropentsu bat eraikitzeko asmoarekin”, azaldu du.