Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Otsaila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Paula Somalo: “Babesa ematen diogu EB-Mercosur Akordioari, Euskadin landarentzat dakarren babesarengatik

Paula Somalo PSE-EEko Landa Eremua, Nekazaritza, Arrantza eta Abeltzaintza idazkariarentzat, aukera bat da nazioarteko merkataritzan Espainiaren eta erkidegoaren rola indartzeko

1. argazkia

PSE-EEk balorazio positiboa egin du Europar Batasunak eta Mercosurreko herrialdeek lortutako Akordioari buruz, zeina Espainiako Gobernuaren eta europar erakundeen lanaren emaitza baita, eta nekazaritza eta elikadura sektorearentzat izango duen garrantzi estrategikoa azpimarratu du, baita Euskadiko landarentzat ere. 

Akordio horren sinadura mugarri historiko bat da, bide ematen diolako munduko merkataritza askeko eremurik handienari, guztira 700 milioi kontsumitzaileko merkatu batekin, hau da, munduko biztanleriaren %10 eta munduko BPGren %25 inguru. Gainera, merkatu horretan Espainiak lotura sakonak partekatzen ditu kultura, historia eta hizkuntza aldetik, eta horrek indartu egiten du haren izaera estrategikoa.

PSE-EEko Landa Eremua, Nekazaritza, Arrantza eta Abeltzaintzako idazkari eta Senatuko Talde Sozialistaren Arrantza bozeramaile denarentzat, “akordio hau aukera bat da Espainiak eta Euskadik nazioarteko merkataritzan duten rola indartzeko, betiere, gure ekoizpen-sektoreak eta gure europar eredua defendatuz”. Akordioak “geurea dena babesten du, kalitatea indartzen du eta aukerak zabaltzen ditu erantzukizunez; Euskadiko landaren etorkizunarentzako eta garapen jasangarri eta bidezkoaren eredu baten aldeko apustu bat da”.

Akordioak ezabatu egiten du europar esportazioen muga-zergen ia %90 inguru. Horri esker, Europako enpresek urtero 4.000 milioi euro baino gehiago aurreztuko dituztela aurreikusten da. Nekazaritza eta elikadura sektorearentzat, langa horiek ezabatuz gero aukera berriak zabaltzen dira produktuen esportaziorako, eta hor Espainia eta Euskadi beren kalitateagatik eta balio erantsiagatik nabarmentzen dira.

PSE-EEren irudiko, berri ona da Mercosur bezalako bazkide fidagarriekin arau argi batzuei lotuta akordio multilateralak izatea ziurgabetasuna nagusi den nazioarteko testuinguru geopolitiko batean. Ildo horretan, tratatu horrek segurtasuna eta aurreikusgarritasuna ematen die nekazaritzako eta elikadurako gure enpresen eragiketei, eta indartu egiten du merkataritzako elkartrukeen egonkortasuna.

Paula Somalok esan du akordio horrekin euskal landa ez dela “bakarrik geratzen”, gogoratuz kuotak ezartzen dituela produkturik sentikorrenentzat, babes-klausulak merkatuko balizko distortsioetarako eta 6.300 milioi euroko zenbatekora iristen den europar laguntza-funts bat, sor daitezkeen inpaktu negatiboei erantzuteko. “Tresna horiek berme erreal bat dira gure nekazari eta abeltzainentzat”, esan du.

Horrez gainera, azpimarratzekoa da europar azalpen geografikoekiko den babesa, Euskadirentzat giltzarri dena. “Gure produktuen jatorria eta kalitatea babesteak esan nahi du gure enplegua, landa eremua eta nekazaritza eta elikadurako gure sektoreak sortzen duen balio erantsia babesten dela”, adierazi du Somalok, euskal jatorri-deiturei aipu eginez, Europako kalitate-sisteman sartuta den txakolinaren jatorri-deitura, esate baterako.

Era berean, PSE-EEk azpimarratzen du akordioak ez dakarrela beherapenik Europako estandarretan. Europar Batasunean sartzen den produktu orok europar ekoizleei eskatzen zaizkien osasun-, lan- eta ingurumen-betekizun berberak bete beharko ditu. “Ez dago lehiakortasun desleialik, ezta ere laxatzerik eskakizunetan”, esan du Somalok.