Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskadiko aurrerakoien PSE-EEren aldeko boto masiboa behar da nazionalistek batu eta eurentzat bakarrik den politika ez dezaten egin"

• Lehendakaritzarako hautagaiak parte hartzeko deia egin du, esanez #U12a funtsezko data dela “inor atzean geratuko ez den etorkizunari” bide emateko

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak herritar aurrerakoiei egin die gaur dei “euren patua ez dezaten utzi zoriaren esku eta nagiak ez ditzan hartu” Euskal Sozialistei botoa “era masiboan” ematera joatekorakoan, “nazionalistek batu eta eurei bakarrik interesatzen zaizkien politikak egin ez ditzaten”. “Euskadiko aurrerakoien boto masiboa behar da Alderdi Sozialistaren alde, ez delako berdin nazionalistek euren botoak batu ala ez eurei bakarrik interesatzen zaizkien politikak egiteko. Ez delako berdin Eusko Jaurlaritzan ezkerreko politikarik egon ala ez; ez da gauza bera lankidetzan edo norgehiagokan aritzea”, adierazi du.

 

✅ Euskaldunek ezkerra behar badute politiken buruan, 
Alderdi Sozialista da euren botoa.

✅ Euskaldunek talde seguru bat, erantzunak emateko talde bat, behar badute, Alderdi Sozialista da botoa.#VotaIdoia #VotaPSE#IdoiaLehendakari ⁰#12J #U12 pic.twitter.com/logKCB8MNS

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 8, 2020

Idoia Mendiak mitin batean hartu du parte Lasarte-Orian Eneko Andueza Gipuzkoako zerrendaburuarekin batera, eta bertan izan da Agustín Valdivia herriko alkatea ere. Atzo Eibarren eraso matxistaren biktima gogora ekarriz eta hari bere elkartasuna adieraziz eman dio hasiera ekitaldiari. Bere mintzaldian, azpimarratu du datorren 12a funtsezko jardunaldia dela “inor atzean geratuko ez den etorkizunari bide emateko", eta "aukera garbi bat" dagoela esan du hori lortzeko: "gobernatzeko gaitasuna duen ezker bakarra, Alderdi Sozialistaren aukera". “Politika aurrerakoiak egiteko, lankidetzan eta akordioak eginez aritzeko, beharrezkoa da babes irmo bat euskal sozialistentzat. Gu gara bermea Euskadik akordioekin eta neurritasunez aurrera egin dezan”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak esan du "euskaldunen etorkizuna, egonkortasuna zein aurrerabidea” Alderdi Sozialistaren beharrean dela. “Horregatik, zenbat eta indar gehiago izan, zenbat eta boto gehiago lortu, bultzada sozial gehiago, aurrerabide gehiago, pluraltasun eta bizikidetza handiagoa izango da Euskadin; eta enplegu, ikerketa, osasun publiko eta gizarte-babes gehiago. Sozialistok zenbat eta boto gehiago bildu, elkarrizketa, akordio eta lankidetza gehiago izango da”, erantsi du.

Eneko Anduezak, bere aldetik, Eibarko genero-indarkeria kasua gaitzetsiz eta biktimari eta haren senideei elkartasuna adieraziz eman nahi izan dio baita hasiera bere jardunari. Gero, zoriondu egin du Idoia Mendia atzo EiTBn izandako eztabaidagatik, eta azpimarratu du bera izan zela bakarra “mahai gainean konponbideak jarri zituena, besteak zarata ateratzera eta konfrontazio hutsera mugatu ziren bitartean”. “Bera izan zen argi eta garbi irabazle eztabaidan, eta emaitza bikaina igartzen diot, hori dela eta, igandeko hautsontzietan”, esan du.