partekatu
Idoia Mendia: “”Herritarrek ulertu dute sozialistek akordioaren alde egindako apustua eta Eusko Jaurlaritzaren bide-orria”
Soziometroaren emaitzak berrestera datoz pasa den uztaileko hauteskundeetako hamar eserlekuak, eta aditzera ematen dute igo egin dela herritarrek PSE-EEri emandako babesa, bere horretan uzten dituelarik Euskadi gobernatzen duten alderdien eserlekuak. Idoia Mendiaren ustez, herritarrek jakin izan dute ulertzen Euskal Sozialistek zeharkako akordioen eta ekintza politikoaren alde egindako apustua.
♥︔Soziometroak adierazten du herritarrek ulertu dutela bi alderdi oso ezberdinek bide-orri argi batekin egindako apustua.
Eta babes sendoa ematen dio PSE-EEk ezberdinen artean herriari begirako akordioak ehuntzeko egindako apustu arriskutsuari”
🗣@idoiamendia #ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/7zCoZZEfmF
— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) May 28, 2021
Soziometroak adierazten du herritarrek ondo ulertu dutela bi alderdi oso ezberdinek bide-orri argi batekin egindako apustua. Euskadiko bazter guztietara iristen diren neurri sorta bat jarri dugu martxan sektore ekonomiko guztietan, eta etorkizuneko erronkei arrakastaz heltzeko egitasmo eraldatzaileak aurkeztu izan ditugu. Eta hori, gainera, erakundeetan egonkortasuna bermatuz, eragile ekonomiko eta sozial guztien iritziz oso positiboa den kontu bat. Horien esanetan, egonkortasun hori da aktiborik handiena susperraldi ekonomikorako eta enplegurako, hori baita gizartearen kezka nagusia", adierazi du Eusko Jaurlaritzak zabaldutako inkestari buruz.
Euskal Sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu du pandemiak gizartean sortu duen bezalako giro batean gehiengoak partekatu izan duela PSE-EEk hauteskundeetara aurkezterakoan proposatu zituen hiru arauak: osasuna babestea, ekonomia eta enplegua suspertzea eta behar handienean direnei laguntzea.
“Pozik nago garai oso nahasi eta zailetan, ulertu dezakegunez polemika askokoan eta herritarrak higaturik direla, Alderdi Sozialistari babes irmoa ematen zaiola ikustean. Arrisku handiak hartu izan ditugu herriarentzako akordioak lortzeko, ezberdinekin akordioak lortuta herritar guztien mesederako. Horixe da sozialistek egin izan duguna historiak horrela eskatu izan digun une guztietan”, adierazi du.