Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskadi Aktibatu 2020 Topaketak

Idoia Mendia: “Euskadiren aurrerabide eta elkarrizketarako alternatiba bakarra sozialismoa da”

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan, “ez dago sozialismoa ez den beste alternatibarik Euskadin aurrerabide eta elkarrizketarako. Sozialisten eskuetan daude askatasun eta aniztasun espazioak bermatuko dituen aukera guztiak. Alderdiak bere “nahi eraldatzailea” berreskuratu duela egiaztatu ondoren, esan du “abian den iraultza berriaren buru izatea” egokituko ziola berriro.

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en la clausura de los Encuentros Activa Euskadi 2020.| Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendiak eman dio amaiera Euskadi Aktibatu 2020 Topaketei. Foro horretan, euskal gizarteak aurrean dituen erronka berriei heldu diete Euskal Sozialistek, bereziki ekonomia berriaren eta belaunaldi arteko itun berriaren gaiei.

Foroak azken urteetan Euskadin inoiz ezagutu gabeko “egonkortasun eta baretasun” esparru bat eskaintzeko PSE-EEk bete duen egitekoa nabarmendu du, eta, horri esker, euskal gizartea “indartuta heldu da” 2020ra. Haren hitzetan, orain “harago joateko unea da, eraldakuntzen buru izateko jardunari ekiteko unea da”.

🌹@idoiamendia: "Ez dago sozialismoa ez den beste aurrerabide eta elkarrizketarako alternatibarik Euskadirentzat eta Espainiarentzat. Sozialismoaren eskuetan daude askatasun eta aniztasun espazioak bermatzeko aukera guztiak". #IdoiaEuskadiAktibatu #EuskadiAktibatu2020 pic.twitter.com/uGz0Z7XtLd

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) January 26, 2020

Euskal Sozialisten buruaren iritziz, alderdia dago hobetoen egokituta lan horretarako, eta horretarako “Euskadin beste inork ez dituen tresna batzuk ditugu: Espainiako Gobernuan, udaletan, aldundietan eta are Europako aliantzetan gaude”. “Ez dago sozialistak gabe uler diatekeen gobernu bakar bat ere”, azaldu du.

Idoia Mendiak adierazi du PSE-EEren asmoa dela datorren hauteskundeen ondoren Eusko Jaurlaritzan bere indarrak “bikoiztea”, eta akordio gehiago eta hobeagoak lortzea erakunde guztietan, zeren eta, gogoratu izan duenez, “egonkortasuna ez erabateko gehiengoagatik, baizik eta akordioetara iristeko gaitasunagatik, neurtzen den etapa berri baten atarian gaude”. “Eta zerbair erakutsi izan badugu, aliatuak bilatzeko eta aniztasuna kudeatzeko dugun gaitasuna da”, erantsi du.

Etorkizunerako begirako lehentasunen artean, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak fiskalitatea aipatu du. Haren ustez, izan ere, gaiak “lasai eztabaidatzea eskatzen du, ausarkeriazko beherapenei eta zerga-konfiskazioari buruzko eztabaida tenteletan aritu beharrean”. Idoia Mendiarentzat, Euskadin gizarte-kohesioa “produkzio-ehunean eta eskubide sozialetan inbertituz” baino ez da izango posible. “Eta inbertsio horrek baliabideak eskatzen ditu”, zerga-sistema bidezko eta efiziente batetik etorri behar direnak. “Zenbaiti entzuten diedanean dirua jendearen patriketan egon behar duela, ados nagoela esaten diet; egia da, euren pentsioetan eta euren soldatetan egon behar du”, esan du.

Azkenik, azaldu du sozialistek gizarte osoa inplikatuko dutela “bete-betean lehiakorra, berdinen artekoa, iraunkorra, berritzailea, kohesionatua eta askotarikoa” den Euskadin bat diseinatzeko eginkizunean, eta horretarako “azken berrogei urteetan bezala kudeatzen jarraitu nahi dutenen inertziak” apurtu beharko direla.