Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Ezkerreko lidergo bat nahi duten, bizikidetzan sinesten duten eta arazo gehiagoren ordez konponbideak eskatzen dituztenei eskatzen diegu botoa Euskal Sozialistek”

• PSE-EEren lehendakarigaiak “liskarretik urrundua eta Pedro Sánchezenarekin lerrokatua" den Eusko Jaurlaritza bat bermatu du kanpainaren itxiera ekitaldian
• María Jesús Montero Ogasun ministroak azpimarratu du krisitik ezin dela irten “errezeta neoliberal edo nazionalistekin, ez dago etorkizunik horiekin”

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakarigaiak botoa eskatu die gaur “ezkerreko lidergo bat, politika fidagarri eta zorrotzak, arazo gehiagoren ordez konponbideak nahi dituzten eta bizikidetzan, akordioan eta kooperazioan sinesten duten" euskaldun guztiei. Azpimarratu duenez, “ezker baliagarriarena, ez-nazionalistarena, hots, Alderdi Sozialistaren” boto-papera da horretarako hautatu beharrekoa.

Botoa eskatu nahi diet ezkerreko lidergo bat nahi duten eta arazo gehiagoren ordez konponbideak eskatzen dituztenei.

#U12-an zuen boto-papera arrosa eta ukabilarena da.

Boto-paper sozialista.

Inor atzean uzten ez duena.

Sozialisten ordua da!#VotaIdoia #VotaPSE ⁰#12J pic.twitter.com/dXvREzgbj9

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 10, 2020

Idoia Mendiak kanpainaren itxiera ekitaldian hartu du parte Donostian María Jesús Montero Ogasun ministroarekin batera. Bertan izan dira ere Eneko Andueza eta Gloria Sánchez, hurrenez hurren Gipuzkoako eta Arabako zerrendaburuak. Hitza hartu duenean, Euskal Sozialistek kanpaina hau “euskaldunentzako itxaropen leiho bat" bihurtu dutela azpimarratu du Idoia Mendiak, “hainbat aste konfinaturik eman ondoren, hainbeste gogortasun eta gero, guztiok behar genuelako jakin badela irteera bat, badirela konponbideak". “Eta guk eskaintzen ditugu horiek, liskarretik urrundurik eta Pedro Sánchezen Gobernuarekin lerraturik izango den gobernu bat bermatuz Euskadin”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak hitz eman du alderdiari emandako “boto bakoitza Euskadiren berreraikuntza ekonomiko eta sozialerako baino ez dela izango”. “Sozialistok ez gara ibiliko denbora galtzen, oso argi dugu: boto bakoitza, hauteskunde-txartel bakoitza, eserleku bakoitza Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikora zuzenduko da. Boto bakar bat ere, boto-paper bakar bat ere, eserleku sozialista bakar bat ere ez da galduko liskarrean, suminduran edo zatiketan”, esan du.

Azpimarratu duenez, hauteskunde hauek, aitzitik, “Euskadi aurrera ateratzeko” balio behar dute. “Hauteskundeotan ez daude jokoan independentziak, kontsultak, euskal errepublikak edo gobernu-itunak. Hauteskunde hauetan erabakitzen ditugu nahi dugun osasuna eta hezkuntza eta behar dugun enplegua”, gaineratu du.

María Jesús Montero Ogasun ministroak, bere aldetik, pandemiatik gauza asko ikasi izan dugula esan du, horietatik garrantzitsuenetakoa izanik egoera hauetatik “ezin dela irten errezeta neoliberal edo nazionalistekin, ez dagoela etorkizunik horiekin”. “Esaterako, ikasi dugu osasun-zerbitzu publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa dena behar dugula, kalteberenei erantzuna emango diena baina klase ertaina ere hartaz harro egoteko moduan izango dena; eta horrexek ordezkatzen du Alderdi Sozialista, bai baitaki publikoa dena indartu behar dela desberdintasuna areagotu besterik ez duten egiten errezeta austerizidak atzean utzita. Eta, Euskadin, Idoia Mendiak ordezkatzen du proiektu hori”, adierazi du.

Eneko Anduezak Euskadiko herritar aurrerakoei deitu die "hautsontziak ukabil eta arrosaz, herri onentzako itxaropenez bete ditzaten". Esan duenez, “astelehenean hasten da Gobernu indartsu eta egonkorra egiteko ibilbidea, eta botoak behar ditugu horretarako".

Gloria Sánchezek azpimarratu du euskaldunek asko dutela jokoan igandeko hauteskundetan: “konponbideetarako edo tentsioetarako Gobernu bat izatea”. “Tentsioak, ‘zenbat eta okerrago, eta hobeto’renak, Alderdi Popularrarenak, kasu; konpromisoari beldur diotenen tentsioak, Elkarrekin Podemosenak, kasurako; edo identitatea eskubide sozialen aurretik jartzen dutenen tentsioak, abertzaleenak, esaterako. Tentsio horiei aurre egiten, sozialisten konponbideak daude”, esan du amaitzerakoan.