Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Badakigu lan egiten eta adosten Bruselan erabakitzen den guztia enpresetan, merkataritzan eta enpleguan islatu dadin”

“Eskuin muturrak Europa ahul bat nahi du, langileak babesgabe direla, negozioa egin ahal izateko. Eta Espainian aurrerabidea boikotatzeari emanik dagoen PP batekin elkartu da bide horretan”, adierazi du hautagaiak Zumarragan Mikel Serrano alkatea ondoan zuela

1. argazkia
La candidata al Parlamento Europeo, Idoia Mendia, interviene en el acto político de Zumarraga. Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, Europan hartzen diren erabakiak eta sortzen diren proiektuak Euskadira ekartzeko orduan sozialistek betetzen duten egitekoa nabarmendu du Zumarragan. Sozialistek esparru guztietako erakundeetan duten presentzia eta Eusko Jaurlaritzan duten esperientzia defendatu du Mendiak.

“Euskal Sozialistek Euskadira, udalerri bakoitzera ekartzen dugu Europa, eta Euskadi defendatzen dugu Europan. Badakigu erakunde guztiekin lerraturik lan egiten, gu bakarrik gaude udaletan, aldundietan, Eusko Jaurlaritzan, Espainiako Gobernuan eta Europan. Horixe da gure aurkezpen-gutuna. Bruselan erabakitzen den guztia herri bakoitzean, bertako enpresetan, bertako saltokietan, horko enpleguan islatua izateko adosteko dugun gaitasuna, alegia. Nik badakit nola defendatu horien interesak, hori nahiko ondo daki gure ehun ekonomikoak, halaxe erakutsi dudalako kudeaketan eman ditudan urteetan. Orain, berriz, Bruselako bihotzetik egingo dut”, azaldu du.

“Badakigu lan egiten eta adosten Bruselan erabakitzen den guztia enpresetan, merkataritzan eta enpleguan islatu dadin”

?️ @idoiamendia#BozkatuPSOE#VotaconlaZurda#9JZurdazo pic.twitter.com/liE3j2eXMy

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 6, 2024

Idoia Mendiak ekitaldi politiko bat partekatu du Zumarragan Mikel Serrano hango alkate sozialistarekin batera, eta lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu gisa duen erantzukizunetik partekatu izan dituen ekimen batzuk aletu ditu.

“Zumarraga bezalako toki hobe gutxi eta zumarragarrek dakiten baino jende gutxi egongo da Europak zer esan nahi duen eta igande honetan Alderdi Sozialistari botoa zergatik eman behar zaion argi eta garbi ikusten duena”, adierazi du. Herri horretan, izan ere, enpleguko eta prestakuntzako hainbat ekimen jarri izan dira martxan EBk Mendiaren sailarekin elkarlanean sustatuta, eta baita beste hainbat ere ingurumenaren alorrean, komunitate energetikoak, esaterako.

Ongizate eta aberastasunaren birbanaketa kontuan ondo funtzionatzen duena pikutara bidali nahi izatea leporatu dio hautagaiak eskuin muturrari, eta justizia soziala bezalako printzipioak areriotzat dituztenak mugiarazten dituzten arrazoiak zehaztu ditu, beren irabaziak handitzearren eskubide eta babesik ez duten langileak nahi dituztelako.

“Eta hau ondo dabilela ikusi bada, zergatik geratu nahi dute? Hori oso ondo azaldu du Mileik, beren dizipuluen txaloak eraginez, gainera. Justizia sozialaren aurka daudelako. Aberastasuna banatzearen kontra daudelako. Europa indartsu baten kontra daude, bakoitzak ahal bezala aurrera egin behar duela diote. Europa ahul bat nahi dute, enpresa ahulekin eta babesik ez duten langileekin. Negozioa egiteko. Eta, bide horretan, Bruselako bere eserleku guztiekin Espainiaren aurrerabidea boikotatzeari emanik egon den Alderdi Popularrarekin elkartu da”, adierazi du.

Jarrera hori sozialistek erakutsi dutenarekin kontrajarri du. “Guk guztiz kontrakoa egiten dugu. Pedro Sanchez izan zen Next Funtsak posible egin zituen europar mugimenduaren buruan, hots, Europak pandemiaren geldialdi ekonomikoaren krisiaren aurrean eta Estatu Batuen eta Txinaren mehatxu ekonomikoaren aurrean behar zuen ezkutu soziala. 163.000 milioi euro ari dira heltzen gure produkzio-ehunerako, eta enplegua mugitzen ari da horrekin. Halatan, Euskadik inoiz baino langile gehiago du lanean eta eskubideekin. Zumarragan, Gipuzkoan, Euskadin eta Espainian, 21 milioi langileko errekorrarekin, horietatik 10 milioi baino gehiago emakumeak direlarik. 2008ko austerizidioak desberdintasun gehiago ekarri zuen; Europa sozialak, berriz, aukera gehiago ekarri ditu guztientzat”, azaldu du.

Mendiarentzat funtsezkoa da funts horien iraunkortasuna, horiek finantzatzeko bidezko fiskalitate bat jartzea martxan Europan, eta Estatu Batuak eta Txina bezalako erraldoi ekonomikoekin lehiatu dezaketen enpresa handiak sustatu ahal izatea. “Boto guztiak behar ditugu Europa gehiago eraikitzeko, aurrekontu propio handiagoa izan dezagun datozen urteetan inbertsio maximoa eta bidezko fiskalitate europar bat izateko, gure ekonomia eraldatzeko eta industria eta enpresa indartsuak bermatzeko baliabideak izan ditzagun. Zumarragako komunitate energetikoaren eredu aitzindaria Euskadi osora eta Europa osoa zabaldu dadin”, adierazi du.

Mikel Serrano alkateak, berea aldetik, datorren igandean botoa ematera joateak duen garrantzia gogoratu du, eta bi alternatiba daudela esan du: “Sozialisten eskutik aurrera egitea, ala eskuinaren eta eskuin muturraren eskutik atzera egitea”. Sozialistek egindako lana eta Pedro Sanchez presidentearen Gobernuak egindako kudeaketa goratu ditu Serranok, ikusi duelako Next Funtsak nola heldu diren Zumarragara, etorkizuneko proiektu askotarako oinarriak ezartzeko aukera emanez.