Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Berria

Idoia Mendiak GIBa duten pertsonen inklusioan interesa agertu du T4 kolektiboarekin egindako bileran

• PSE-EEko idazkaria nagusia +45 Activos elkartearekin bildu da gizarte-taldeekin egin ohi dituen kontaktuen harira. Elkarteak langabezia egoeran diren adin horretatik gorakoak biltzen ditu.

1. argazkia
Idoia Mendia, durante su visita a las instalaciones de la asociación T4.| Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia hiesaren aurkako T4 elkarteko koordinatzailearekin bildu da, Álvaro Ortiz de Záraterekin. Elkarketa horretan, Mendiak interesa agertu du kolektiboak garatzen dituen jarduera eta laguntza programen gainean. Kolektiboa 1992an sortu zen, GIBak eragindako pertsonen bizi-kalitatea eta -itxaropena hobetzeko. Bileran Teresa Laespada ere izan da, Bizkaiko Enpleguaren, Gizarte Inklusioaren eta Berdintasunaren foru diputatua. Bilera Atauzibu deitutako tokian izan da, eta baztertze arriskuen diren pertsonen autonomia sustatzera zuzentzen du bere jarduna.

Idoia Mendia Antonio de la Callerekin ere bildu da, +45 Activos elkarteko presidentearekin, alegia, eta 45 urtetik gorakoen langabezia arazoa aztertu dute. Mendiaren esanetan, adin eta egoera horretako jendea “bazterkeria nitxo bat da, eta gure enplegu-politikek premiaz erantzuna eman behar dioten erronka". Elkartzea Gasteizen burutu da eta Julia Liberal arabar senataria izan da bertan.

PSE-EEko buruzagiak oso era positiboan baloratu du kolektibo horiek egindako lana "aurrerapeneko Euskadi bat lortzeko, Euskadi inklusibo bat, pertsona guztiak baliagarriak garela eta herri honen etorkizunerako kontatzen dugula barneratua duena”.