partekatu
Idoia Mendia: “Eskuin muturrak eragina izaten badu Europan, hamarkadak atzera ariko gara”
Europako Parlamenturako hautagaiak PPri aurpegiratu dio Voxen programa bere egin izana: “Justizia sozialari barre egiten diotenekin daude”
Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, igandeko hauteskundeetan eskuin muturrak izan dezaken gorakadaz ohartarazi du, eta esan du Alderdi Sozialistaren lehenespenezko helburua, hain zuzen, hori eragoztea dela. Feijooren PPri proiekturik ez izatea eta Voxen programa “bere egitea” ere aurpegiratu dio.
“Hauteskunde hauek eskuin muturrari eta eskubideen murrizketari aurre egitearenak eta iraganera eraman nahi gaituztenak saihestekoak dira. Hori izan behar dugu argi botoa ematera joaten garenean. Eskuin muturrak betoa ezartzeko eta eragiteko gaitasuna badu, 2008ko urte haren antz handiago izango duen Europa baten aurrean egongo gara, beltzezko gizonena, murrizketa sozialena, Giza Eskubideetan sinesten ez duen, sexu aniztasuna aitortzen ez duen, emakumeen eskubideak aitortzen ez dituen edo genero-indarkeria dagoenik ukatzen duen Europa batean. Hamarkadak atzera egiten ariko gara, hori da kontuan izan behar dena boto-papera hartzen dugunean”, adierazi du.
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Idoia Mendiak azpimarratu du PPk kanpaina honetan ardatz gisa erabili dituela ustelkeriazko akusazio faltsuak, amnistiaren ondorioak eta immigrazioari buruzko ohartarazpenak, eta beraz, bere egin duela Voxen eta Milei argentinarra buruan zela Madrilera bisita egin duen “nazioarteko ultraeskuinaren” programa. “Politika sozialez hitz egitean barre egiten dutenekin daude, Justizia Soziala itxuragabea iruditzen zaienekin, motozerraren koalizio horrekin. Guk egin behar duguna da botoa ematera joan eta botoa horiek geratzeko gauza den alderdi politiko bakarrari eman, hau da, Alderdi Sozialistari, joan deneko uztailean egin genuen bezala Alderdi Popularra eta Vox Moncloa hel ez zitezen eragoztean”, adierazi du.
Hautagaiak ironiaz hitz egin du Feijook kanpaina hau Pedro Sanchezen Gobernuaren jarraipenari buruzko plebiszitu gisa aurkeztu duenean. “Alberto Nuñez horren jeinuzko asmo horietako bat izan da, eta nik uste bere kontra joango zaiola bumeran gisa, ez doakiolako batere ondo”, adierazi du kanpaina betean epaileak Begoña Gomez deklaratzera deituz instrukzioko epailearen zitazioaren "esku-sartzea" deitoratzen zuen bitartean.
Arlo ekonomikora etorrita, enplegua bezalako esparruan berreskurapenerako europar funtsek eragin dutena azpimarratu du zuzendari sozialistak. Izan ere, afiliazioan zifra errekorrak izan dira azken hilabetean bai Euskadin –milioi bat langile baino gehiago–, bai Espainia osoan.
“Orain dela ez urte asko ezin genuen pentsa Euskadin milioi bat kotizatzaile egongo zirenik eskubideekin. Ia-ia ezinezkoa zen. Orain 1.019.000 afiliatura heldu gara, eta urtea 1.030.000 kotizatzailerekin amaituko dugu Euskadin Lan Erreformari esker, baina baita gure enpresei eraldatzeko eta enplegu berriak sortzeko aukera ematen ari diren europar funts horiei esker ere. Alderdi batzuek, PPk kasu, agenda berdea eta hazkunde ekonomikoa eta garapena kontrajartzen dituzte, baina ni enplegurako aukera berri asko sortzen ari direlakoan nago. Horregatik, garrantzitsua da Euskadin Lanbideren erreformarekin eman izan dugun urratsa, enpresak eraldatzen diren bitartean langileek komeni den prestakuntza jaso dezaketelako”, adierazi du.
Gazako egoerari buruz, berriz, Espainiako Gobernuak emandako urratsak defendatu ditu Idoia Mendiak, betiere NBEren ebazpenen testuinguruan, Palestina Estatu gisa aitortuta.
“Sozialistek oso argi dugu Hamasek Israeli egin zion erasoa legez kontrakoa izan zela, izugarrizko sarraskia izan zela, baina Netanyahuren Gobernuaren erantzuna zeharo gizagabea da. Eta oso harro jartzen gaitu Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak hartu izana lidergo hori nazioarteko legezkotasunean aurrera egiteko erabakian. Nazio Batuek bi estaturen arteko konponbidea defendatu izan dute beti. Nazio Batuen kide diren 200 estatuetatik, 144k baino gehiagok aitortu dute dagoeneko Palestinaren Estatua. Diplomazia-lana azpimarratzen ari gara gu, herrialde gehiago batu daitezen bi estatuen arteko konponbidean sakontzeko”, adierazi du.