Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Bizkaia Irratian

Idoia Mendia: “Koronabirusa geratu behar dugu, baina biharko egunean ere pentsatu behar dugu, atzeraldia saihesteko”

PSE-EEko idazkari nagusia enpresen itxiera orokorraren aurka azaldu da eta esan du Italian baino “askoz neurri zorrotzagoak” hartu izan direla Espainian.

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du une honetako lehentasuna koronabirusaren zabalpena etetea dela, baina agintariek "biharko egunean" pentsatzeko ere betebeharra dutela, atzeraldi ekonomikoa saihesteko.

Ildo horretan, enpresen itxiera orokorraren aurka azaldu da, Italian egin duten moduan. Bere iritziz, Italian baino “askoz neurri zorrotzagoak” hartu izan dira Espainian eta, horri esker, orain “krisiaren bestelako une batean” gaude.

⛔Momentu honetan lehentasuna #COVID19a gelditzea da, baina hurrengo egunean ere pentsatu behar dugu, ekonomia berpizteko eta enpleguak berreskuratzeko.

❌Ez da lantegiak ixteko garaia. Orain arte Italian baino neurri zorrotzagoak hartu ditugu eta beste egoera batean gaude. pic.twitter.com/Wjq73lZJf3

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 23, 2020