partekatu
• Berria
Idoia Mendia Abanto-Zierbenako Meatzaritzaren Museoan bisitan #Idoiabidean ekimenarekin
• PSE-EEko idazkari nagusia Bizkaiko meatzaritza eskualdeko gune estrategikoetan barrena dabil, inguruko jendearen kezkak eta eskaerak aztertzeko
• Muskizko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Institutu berriaren instalazioak hartuko dituen orubea ezagutu du
Gaur goizean Meatzaritza Museoa eta @PSEMuskiz-eko nire adiskideek lortzearren hainbeste borrokatutako Muskizko institutua zabaltzeko eremua bisitatu ditut. Hezkuntza-eskaintza zabalduko dio horrek herriari. #idoiabidea
➕https://t.co/Er3TT0cSMX pic.twitter.com/UOORFbtrgB
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 12, 2020
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai dena Euskal Herriko Meatzaritza Museoan izan da gaur goizean. Abanto-Zierbenan den eraikin horretako instalazioetan "Lan-istripuak eta prebentzioa, XIX.-XXI. mendeak” erakusketa ikusi du, Bizkaiko eskualde horretako eskaerak ezagutzeko asmoz prestatutako #Idoiabidean ekimenaren harira egindako bisitan.
Erakusketa horren prestaketan Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eta EHUko Valentín de Foronda Gizarte Historiarako Institutuak hartu dute parte, eta laneko ezbehar-tasari heltzen dio, garai batean langileek zuten "arriskuarekiko esposizio hutsetik" hasi eta gaur egungo askotariko arazoetaraino heldu arte, hala nola in itinere istripuak, lanbide-gaixotasunen diagnostikoa edo arrisku psikosozialak eta lan-prekarietatea. Museoak 1890eko meatzaritza-greba handiaren 130. urtemugari gorazarre egiteko aurten aurreikusitako ekimenetako bat da.
Bisita buruzagi sozialistak euskal sektore sozial, ekonomiko edo kulturalekin haien arazoak eta eskaerak ezagutzeko egin ohi dituen harreman-txanden ildotik burutu du. Oraingo honetan, meatzaritza eskualdearentzat funtsezkoak diren proiektu estrategikoak ezagutu ditu. Museoa eta gero, Muskizko institutu berria eraikiko den orubea bisitatu du, alegia Alderdi Sozialistak urte luzez eskatzen aritu den zentroa, “instalazioak handitzeko Udalak lurrak eman zitzan borrokatu baitu”.
Proiektuak Muskizko Bigarren Hezkuntzako Institutuak eta, haren ondoan, Cantarrana Eskolak duten espazio falta konponduko du. Eraikin berriarekin, gainera, hezkuntza-eskaintza publikoa osatu ahalko da, orain arte DBHko 4. mailara artekoa baita bertan.
Arratsaldean, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak bilera bat izango du Trapagako Emakumeen Elkartearekin.