Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratian

Idoia Mendia lehendakariordeak sindikatu eta enpresariekin “gizarte-ituntzea” jarri du bere saileko estrategiaren “ardatz”

Mendia politika publikoak egitearen alde azaldu da, laneratzean “aukera berdintasuna” bermatzen laguntzeko, bereziki emakumeek, gazteek eta 45 urtetik gorakoek jasan dutena.

1. argazkia
La Vicelehendakari y consejera de Trabajo y Empleo, Idoia Mendia, durante la entrevista en el programa de Radio Euskadi "Boulevard" | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak sindikatu eta enpresariekin akordioak lortzeko “gizarte-ituntzea” jarri du bere sailaren estrategiaren “ardatz” gisa, Covid19aren krisiaren ondoren Euskadiren susperraldi ekonomikorako oinarriak jartzeko.  

“Nik eskua luzaturik dut”, adierazi du Euskadi Irratiko “Boulevard” programan egin dioten elkarrizketa batean.

Lehendakariordea berehala deitzekotan da sindikatu eta enpresariei “lehenbailehen” elkarrizketa soziala abian jartzeko, Covid-19aren pandemiak sortutako krisiaren aurrean "susperraldi ekonomikorako eta enplegurako eraginkorrenak" izan daitezkeen politikak adosteko.

Mendiaren esanetan, Eusko Jaurlaritzaren helburua da enplegu ezaren indizeak %10en azpitik jartzea, aurreko legegintzaldian lortu zen moduan. Helburu horrekin, “berdintasunaren bektorearekin zuzendutako politikak” burutuko ditu, baina badu plan zehatz bat ere gazteei aukera emateko eta "talentu gazteren ihesik" ez dadin egon, batez ere Euskadin, erronka demografikoari heldu beharrean baita, gizarte oso zaharkitua duenez.

“Lanerako aukera emango diegu 30.000 gazteri plan zehatz baten bidez, eta niretzat oso garrantzitsua da 45 urtetik gorakoak laneratzea, talentu seniorrik ez galtzea”, adierazi du.

DSBGren aldaketaz denaz bezainbatean, sailburuak gogoratu du pasa den legegintzaldian "luze eta sakon" aztertu izan zela, bai Legebiltzarrean bai Jaurlaritzan. Hori dela eta, azaldu du jada baduela adostuta lege-proiektu bat eta Exekutiboan izapidetzen hasi behar direla, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) onartu izanaren “berezitasunarekin” tartekaturik, eta pasa den legegintzaldian prestaturik zegoen zirriborroa "berregokitzera” behartzen duela horrek, Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sisteman txertatzeko.

AUTOGOBERNUA

Lehendakariordea "baikor” azaldu da burutzeke dauden transferentzien betearazpenerako, “borondatea” dagoelako Eusko Jaurlaritzaren eta Gobernu Zentralaren aldetik Euskadiri emateko dauden transferentzia guztiak eskualdatzeko, baina koronabirusaren pandemiaren aurretik adostu zen egutegia eguneratu egin beharko dela azpimarratu du.

Mendiak gogoratu du “historikoa” dela Pedro Sánchez Espainiako presidentearen konpromisoa, egundaino ez delako Gobernu Zentralean goreneko beste ordezkaririk izan "hark egin duena egindakorik denik”, alegia bi gobernuen artean egutegi batean adostea Gernikako Estatutuan eskualdatzeke dauden transferentzia guztien negoziazioa.