partekatu
• XII. legegintzaldiko Eusko Jaurlaritzaren eraketa
PSE-EEren eta EAJren batzorde negoziatzaileek koalizio gobernu baterako aurre-akordio programatikoa lortu dute
Suspertze ekonomikoa eta enplegua sortzea, zerbitzu publikoak eta politika sozialak defendatuz, eta autogobernu gehiago nola hobeagoa dira akordioaren oinarriak
PSE-EEren eta EAJren batzorde negoziatzaileek aurre-akordio programatiko bat lortu dute azken orduetan koalizioko Eusko Jaurlaritza bat eratzeko. Gobernuaren buruan Iñigo Urkullu Renteria izango da eta haren lehentasuna suspertze ekonomikoa eta enplegua sortzea izango dira, zerbitzu publikoak eta politika sozialak defendatuz, eta autogobernu gehiago eta hobeagoa. Bi alderdiek aurre-akordio horren berrespenerako euren barne-prozesua burutuko dute.
PSE-EEri dagokionez, Euskadiko Batzorde Betearazleak gaur ezagutuko du batzorde negoziatzaileek idatzitako azken dokumentua, eta abian jarriko du militantziari kontsulta eginez berresteko prozesua. Horri buruzko informazioa ondorengo komunikazio baten bidez emango da.
Akordioaren oinarriak biltzen dituen dokumentu/laburpena eransten dira.