Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Aurkezpen ekitaldia

“Atzerapausorik ez-Aurrera Goaz”, Euskal Sozialisten kanpainako goiburua #A5eko hauteskundeetarako

• PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azaldu du esloganak laburbiltzen duela “aurrera egiten jarraitzeko" sozialistek duten bokazioa, eta gaineratu du sozialistena dela “elkarrizketaren eta akordioaren” aldeko aukera

1. argazkia
Idoia Mendia y MIguel Angel Morales, en la presentación del lema de campaña. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak datorren apirilaren 5eko hauteskundeetarako kanpainaren goiburua aurkeztu du. “Atzerapausorik ez-Aurrera Goaz” eslogana aukeratu da, adierazteko Euskal Sozialistek ez dutela “atzerapauso bakar bat emango, aurrera jarraituko dugula jende aurrerakoiarentzat balio segurua dena finkatzeko, zein eta nazionalista sentitzen ez direnentzat eta lortutako guztia pikutara joaterik nahi ez dutenentzat”, azaldu du. Hala, gogoratu du euskal erakundeetan egondako urte hauetan PSE-EEk politika berreskuratu duela “herritarrentzat tresna baliagarri” den bezainbatean, eta Eusko Jaurlaritzaren agendara eraman dituela jendearen benetako kezkak, begizta nazionalistatik ateraz". Lan hori guztiori da, esan duenez, zaindu behar dena.

Apirilak 5ean jokoan dugu egonkortasun politikoa mantentzea. 
Jokoan dugu gure Hezkuntza eta Osasun Publikoa modernizatzen jarraitzea.
Jokoan dugu enplegua sortzea eta lan-iruzurrari aurre egitea. #AurreraGoaz #AtzerapausorikEz pic.twitter.com/17q7hJgxyy

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 10, 2020

 

 Idoia Mendiak goiburua gaztelaniaz eta euskaraz izateak duen garrantzia azpimarratu du kanpaina aurkezteko Bilbon burututako ekitaldi batean, sozialistek “hizkuntzak elkarren aurka ez diren baizik eta elkarrekin naturaltasunez bizi diren gizarte batean sinesten dugulako", eta esan du hauteskunde kanpainako PSE-EEren mezua “oso garbia, nahasteko elementurik gabea” dela, "herritarrek jakin behar dutelako zer bozkatzen duten, eta sozialista bozkatzen badu jakingo du elkarrizketaren eta akordioaren aukerari ematen diola botoa, konfrontazio antzuak alboratzen dituenari”.

 Euskadin eskuin muturraren balizko agerpenaren aurrean, ohartarazi du “euskal agenda berriro nazionalismoen arteko liskarren agenda bihurtzea saihesteko modu bakarra" dela hauteskunde hauek “hauteskunde orokorrak izan ziren bezain garrantzi handikoak direla onartzea”, eta “gobernatzeko moduan den ezkerreko aukera ez nazionalista bakarraren alde” apustu egitea. “Gizarteak kontziente izan behar du irabaztea hainbeste kosta zaigun egonkortasuna dagoela jokoan, hots, bere premiei erantzutea eta aurrean dituen erronkei heltzea ahalbidetzen duena; eta jakin behar du Alderdi Sozialista bat dagoela Euskadi sozial eta pluralean atzerapauso bakar bat ere ez ematea bermatzeko prest dena, gizarteak aurrera egin eta XXI. mendean jartzea nahi duena”, azaldu du.

 Azkenik, aipatu du datorren legegintzaldia erabakigarria izango dela “bai herritarrentzako eskubidetan bai gizarte ongizatearen arloan lortutako aurrerapenak finkatzeko”, eta ohartarazi egin du “lubakietako politikak egiten besterik ez dakitenek eraman gaitzaketen eztabaida antzuetan edo konfrontazioetan galtzeko” arriskuaz. Horien aurrean, Euskal Sozialistek eskaintzen duten “lasaitasuna, egonkortasuna eta herritarrentzat baliagarriak diren politikak" kontrajarri ditu.