Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   GALDERAK

Euskadiko turista atzerritarren kopurua

Susana Corcuera Leundak, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” talde legebiltzarkideko legebiltzarkideak, indarrean dagoen Legebiltzarreko Erregelamenduaren babespean, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Turismo eta Kontsumo sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA HAU aurkezten dio, Euskadin dauden atzerritarren kopuruari buruz.

JUSTIFIKAZIOA

Euskadiko turismoaren datuak, azken urteotan, oso onak izan dira. 2016an, kopuru historikoak lortu dira: 3,5 milioi turista inguru sartu dira, eta 7 milioi ostatu-gau baino gehiago egon dira. Igoerak ia sektore guztietan izan du eragina, hala nola sarreretan, ostatu-gauetan edota enpleguaren sorreran.

Hala ere, Euskadira etorritako turisten sarrerei dagokienez, hainbat desadostasun daude, eta, beraz, zalantza batzuk sortu dira datuen inguruan. EINen Frontur inkestaren arabera, atzerriko turisten sarreran % 12ko beherakada jasotzen da. EUSTATek, berriz, sartutako atzerritarren ehunekoak % 10 gora egin duela zehazten du.

Talde legebiltzarkide honen kontrol-zeregina gauzatzean, Merkataritza, Turismo eta Kontsumo sailburuari OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten zaio:

Zure Saileko irizpidearen arabera, zein dira Euskadin atzerriko turisten kopurua zehaztasun handienarekin ziurtatzen dituzten datuak?