Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Pandemiaren aurkako legea

PSE-EEk pandemiaren kudeaketarako lege-proposamena erregistratu du EAJrekin batera, Covid 19aren kontrako neurriei segurtasun juridikoa emateko

Ekain Rico Eusko Legebiltzarreko Osasun bozeramaileak erantzukizunerako deia egin die alderdi politikoei, “birus honen aurka ditugun mekanismoak indartzen" dituen legegintza-proiektu batentzat babes zabala lortzeko

1. argazkia
El portavoz de Salud en el Parlamento Vasco, Ekain Rico | Foto: Grupo parlamentario Socialistas Vascos

Euskal Sozialistak Taldeak Covid 19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko lege-proposamen bat erregistratu du EAJrekin batera Eusko Legebiltzarrean. Legezko mekanismo horri esker, Euskadik birusaren hedapena gerarazteko egoki irizten diren erabakiak segurtasun-berme osoz hartu ahalko ditu. Hala, Eusko Legebiltzarreko Osasun bozeramaileak, Ekain Ricok, adierazi du legeak “bizi dugun arrisku-egoerari erantzuteko tresna eraginkorrak eskainiko dizkiola Administrazioari, gertatzen diren arrisku-agertokietan osasuneko eta prebentziozko neurriak har ditzakeelarik”.

Araua euskal eskumen esparrura mugatzen da. Zioen azalpenean jasotzen den moduan, osasun publikoko krisiari aurre egiteko neurrien lege bat tresna praktikoa izango da, hainbat alorretarako eragin eta erabilgarritasun handienekoa izateaz gain. Legea, azken batean, erakundeen, eragile publiko zein pribatuen eta herritarren jokabidea antolatzeko tresnarik eraginkorrena izango da, geure autogobernuaren adierazpen handiena den aldetik. 

Osasunaren 14/1986 Lege Orokorra da Eusko Legebiltzarrari mota horretako gaietan esku-hartzea ahalbidetzen dion lehen arau arrunta. Besteak beste, lege-garapena gauzatzean eta betearaztean erkidegoko legegileari ematen dio aukera pertsonen osasunerako arrisku larria edo berehalakoa dakarten egoerei erantzuna emateko. Era horretan, euskal erakundeei ekintzarako legezko mekanismoak ahalbidetuko dizkio legeak.

Arauaren testuak oso argi uzten du ez gaudela agertu daitekeen edozein epidemia-egoeretan aplikatzeko lege orokor baten aurrean. Bereziki pandemia honetatik eratorritako behar ezinbesteko nola premiazkoei erantzuten die. Izan ere, epidemia bakoitzaren berezitasunek (transmisioa, birulentzia, inkubazioa, kutsakortasuna edo erikortasuna) zaila egiten dute pentsatzea SARS-CoV-2 birusaren kontra borrokatzeko irtenbideek bestelako osasun krisiei erantzuteko ere balioko dutenik.

PRESAKO IZAPIDETZEA

Pandemia honi erantzuna emateko premiak bultzatu izan ditu talde sozialista eta jeltzaleak araua premiaz izapidetu dadin eskatzera. Halatan, erdira murrizten dira prozedura arrunterako ezarritako epeak. Gure nahia da legegintzako ekimen hau onarturik egotea bilkuren egungo aldia amaitu baino lehen. Azken bilkura ekainaren 24rako dago ezarrita, hain zuzen ere. Horretarako, erdira murriztu behar dira ezarritako epe guztiak. Birusaren hedapenak berehala aritzeko beharra justifikatzen du. Proposamen honen sinatzaileek, Ekain Ricok PSE-EEren aldetik eta Luis Javier Telleriak EAJren aldetik, erantzukizunerako deia ere egiten die oposizioko alderdi politiko guztiei, arauak babes zabala izan dezan. “Une bereziki zailetarako erantzun seguru, eraginkor eta azkarrez ari gara. Gure ahaleginak ulermenerako eta batasunerako giro egokia sortzera zuzenduko dira, eta jarrera eraikitzaile bera espero dugu gainerakoengandik ere. Birus honen kontrako borrokan guztiok egon behar gara”, adierazi dute.

LEGEAREN ATALAK

Proposatzen den legea sei titulutan egituratzen da. Hurrenez hurren, honako hauek biltzen ditu: xedapen orokorrak, osasun-larrialdiko egoeraren erregulazioa, babeserako erakunde eta sistema publikoen antolaketa, osasun-larrialdia kudeatzeko osasun-informazioaren sistema integrala, bost alerta maila bakoitzetarako neurri orokor eta bereziak, eta zehapen-araubidea.

Arauak bost agertoki eta sei adierazle epidemiologiko aurreikusten ditu, eta baina arrisku maila bakoitzerako osasun eta prebentziozko neurriak ere. Bizi Berri Plana, hots, Eusko Jaurlaritzak Euskadin deskonfinamendua gidatzeko prestatutako ekimena, proposamen horretan jasotzen da, intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 60 kasuren azpitik izateko helburuarekin jarraituz. Une horretan, alerta maila baxuena izaki, indarrean egoteari utziko liokete pandemiari eusteko legozkiokeen neurriak. Eusko Jaurlaritzak neurri horien eta Covid-19ak duen bilakaeraren berri emango dio hamabostero Legebiltzarrari. Arauaren artikuluetan, halaber, ezartzen da Euskadik Labiren Batzorde Teknikoa, alegia laguntza teknikorako taldea, izango duela krisi hau kudeatzeko, eta lehendakariak izendatu eta zuzenduko duela batzorde hori.

Lege-proposamenak bere zehapen-araubidea du, eta segurtasun juridikoa eta eraginkortasuna ematen lagunduko dio. Besteak beste, agintaritza eskudunak bere xedapenak urratzen dituztenei ezarri ahal izango dizkien diruzko zehapenen gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak jasotzen ditu.