Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Fitur azoka amaitu ondoren euskal turismoaren egoerari eta emaitzei buruz

TURISMO SAILBURUARENTZAKO AHOZKO GALDERA

Orain dela gutxi Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Fitur Turismo Azokan egin izan dituen adierazpen batzuk entzun ahal izan ditugu, Euskadiko turismo sektorearen gaineko pertzepzioei eta datuei buruz. Azoka hori mugarri bat izan da Euskadiren turismo sustapenarentzat, bai sektoreko zenbakiek, bai bertaratutakoek eta Sailak eskaini izan dituen datuek erakusten duten moduan.

Azken urteotako murrizketen ondoren, Fituren parte hartu izan duten enpresek euren lana aurreko urteotako murrizketarik gabe aurkezteko aukera izan dute, eta bilera eta, ondorioz, negozio eta kontaktu ugari ekarri izan ditu horrek.

Aurten 27 jomuga eta baliabide aurkeztu izan dira, eta profesionalen presentzia handia izan da horietan, Euskadiko turismo sektoreak susperraldia bizi duela egiaztatzen dutenak, Sailak turismo iraunkorraren aldeko ereduaren alde egindako apustu irmoaz gain. 


Hori dela eta, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Taldeak hurrengo OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau zuzentzen dio sailburuari:

  • Zein dira Euskadiko turismoaren 2022rako behin betiko emaitzak?