Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Akordioa EAJ-PNVren eta PSE-EEren artean euskal administrazioek 2024an garraio publikoaren hobariarekin jarraitzeko.

1. argazkia
Reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek akordioa lortu dute datorren 2024. urtean garraio pertsonalizatuen tituluetan eta abonuen tarifetan %20ko hobaria lortzeko eskumena duten euskal administrazioen kargura. Halatan, bi alderdiek konpromisoa hartu dute beren ordezkariek horren alde bozkatzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan erkidego, foru eta toki mailan hobariaren aplikazio praktikoa garraio-operadore bakoitzera egokitzeko beharrezko tresna finantzarioak zein aurrekontu- eta inplementazio-tresnak ezartzeko.

Espainiako Gobernuak 2024an ere %30eko deskontua eskaintzen jarraitzen badu EAEko administrazio publiko guztien garraio publikoko zerbitzuetako abonuetan, aipatu hobari hori laguntza horren osagarri izango da, eta, era horretan, guztira %50eko hobaria izango litzateke bidaiarien garraio publikoaren erabilera intentsiboa sustatuko duten aipatu titulu eta abonuetan.

EAJ-PNV eta PSE-EE alderdien iritziz, neurri eraginkorrak hartu beharra daude familien ekonomietan Ukrainiako gerrak, Ekialde Hurbileko krisi berriak, interes-tasen igoerak eta elikagaien garestitzeak ekarri dituen ondorioak arintzeko. Ildo horretan, garraio publikoaren arloko konpromisoak helburu estrategiko bat dira akordio hori sinatzen dugun bi alderdiontzat.

Mugikortasun jasangarriaren eta bidaiarien garraio publikoaren alde egiten jarraitu nahi dugu, geure eginez garraio-politikak klimaren aldaketari aurre egiteko duen garrantzia, eta garraio publikorako gure sisteman irizpide sozialei, eraginkortasunekoei eta jasangarritasunekoei lotuta. Garraio publikoari emandako laguntzek, gainera, bidaiari kopurua igotzea ekarri dute, eta ibilgailu pribatuaren aldean garraio kolektibo publikoaren aldeko pedagogia egiten laguntzen dute. Horregatik, euskal herritarrak garraio publikoa erabiltzen fidelizatzeko eta lurralde osoa zeharkatuko duen mugikortasun jasangarri nola eraginkorreko sistema bat izateko lanean jarraituko dugu.

Irizpide horiek oinarri harturik, garraioko abonuen prezioa murriztu egingo dugu 2024an ere koiuntura honetan, eta, halaber, batera egingo dugun lan garraio publikoaren erabilera intentsiboa eta pertsonen egoera sozioekonomikoa eta behar bereziko kolektiboen egoera kontuan izango duen tarifa-sistema baterako igarobidean egiturazko neurri multzo bat martxan jartzeko.