Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Alfonso Gil: “Herritarrei kezkatzen dieten gauzak defendatzen jarraituko dut, jateko gauzak”

Senatari autonomikoa berrautatu dute Eusko Legebiltzarretik legegintzaldiko lehen osoko bilkuran

1. argazkia
El senador socialista vasco, Alfonso Gil, durante el pleno ordinario del Parlamento Vasco en el que se ha votado su reelección | Foto: Socialistas Vascos

Alfonso Gil senatari autonomikoak esan du “jateko gauzek” jarraituko dutela egoten Goi Ganberan egingo duen lanaren lehentasunen artean, Eusko Legebiltzarretik beste aginpide baterako hautatua izan ondoren. Eskerrak eman ditu Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak eta Eusko Legebiltzarrak harengan jarritako konfiantzarengatik, eta esan du euskal herritarrei kezkatzen diena, egunero euskaldunak artegatzen dituena izango dela Senatuan egingo duen jardueraren ardatza.

 “Eskertuta nago Euskadiko Alderdi Sozialistaren eta Eusko Legebiltzarraren konfiantzagatik. Gaur, senatari honen lurralde ganberako erantzukizuna, hau da, Senatuan egingo duena, euskal herritarrei kezkatzen diena defendatzen jarraitzea izango da, jateko gauzak alegia, egunero kezkatzen eta artegatzen dieten horretan eragin garbia duten eztabaida horiek. 

Alfonso Gilek, Senatuko talde sozialistaren egungo idazkari nagusi denak, “norabide irmoa” bermatu du Euskadiren interesak eta, are, espainiar guztienak defendatzen. Ez gara norabidez aldatuko. Norabide irmoarekin jarraituko dugu. PSE-EEk eta PSOEk badakite gauza asko ditugula jorratzeko, eta, jakina, senatari honen interesa izango da Madrilen euskal interesak defendatzea, baina baita Espainiako herritar guztienak ere”, erantsi du.