partekatu
• De Miguel auzia
Arabako Auzitegiko Bigarren Sekzioak 'De Miguel auzia'n emandako epaiaren aurrean
Arabako Auzitegiko Bigarren Sekzioak De Miguel auzia izenekoan emandako epaiaren aurrean, PSE-EEko Batzorde Betearazleak hau adierazten du:
- erabateko konfiantza dugu Justizian, eta errespeturik handiena gaur auzitegiak argitara emandako epaiaren aurrean;
- balorazio positiboa egiten dugu organo judizialek eta Ertzaintzak, polizia judizial gisa, kasuaren ikerketa- eta instrukzio-prozesu osoan eta erantzukizun penalen eta administratiboen behin betiko zehaztapenean egindako lanaren gainean;
- poza dugu ikuspuntu etikotik gaitzesgarriak diren jokabideak, delituzkoak izateaz gain, beti PSE-EEren gaitzespena, kondena eta borroka izango dutenak, esparru politikotik eta instituzionaletik zigortuak eta kanporatuak izateagatik, herritarrek botere publikoetan eta zuzenbide-estatuan duten konfiantza zainduz;
- konfiantza dugu bai Eusko Jaurlaritzan bete dugun geure erantzukizunean, bere esku duen informazio guztia Justiziaren esku jarri baitu, bai duela bi legegintzaldi diru publikoa gaizki erabiltzeari buruz egin genuen lan parlamentarioan, edozein ustelkeria eta bezerokeria mota gaitzestearen hala nola kontratazioan garbitasuna eta gardentasuna bermatzeko mekanismoei bultzada ematearen gainean. Ondorioak dokumentu batean jaso ziren, zeinean zedarritzen baitzen erantzukizun politikoen irismena eta auzi penala arlo eskudunean uzten zuen, eta horixe da gaur hemen ebatzi dena.