Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza:“Harro egotekoa da Marijose Blanco Portugaleteko lehen emakumezko alkatea bezalako emakumeek hartzea erreleboa

Atzo herri horretako Osoko Bilkurak hautatu zuen lehen zinegotziaren ibilbide feminista eta kudeaketarako gaitasuna azpimarratu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak

Buruzagi sozialista Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontu “hedakor” batzuen alde azaldu da, zerbitzu publikoak indartzearren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, con la nueva alcaldesa de Portugalete, Marijose Blanco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, “harro” azaldu da Marijose Blanco bezalako sozialista bat Portugaleteko alkate izendatua izateagatik, azken 16 urteotan herriko alkate izan denak, Mikel Torresek, etapa berri bati ekin diolako lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu bezala. Anduezaren hitzetan, Portugaleteko lehen emakumezko alkate bihurtu den Marijose Blanco da “emakume oso konprometitua, prestakuntza handikoa, ibilbide luze bat duena udalean; kudeaketarako gaitasun izugarria duela erakutsi duen emakume feminista bat”.

 “Niretzat, harro egotekoa da lekukoa hartzen ari diren emakume asko daudela jakitea, eta Portugaleteren historian lehen aldiz emakumezko alkate bat izatea, Irunen duela gutxi Cristina Labordarekin eta joan den urtean Maider Etxebarria Gasteizko alkate bihurtu zenean gertatu izan den bezala”, gogoratu du.

“Berdintasunarekin eta, bereziki, kudeaketa onarekin” duen konpromisoa azpimarratu du Anduezak, eta esan du horixe dela sozialisten borondatea hobekien identifikatzen duen zigilua. Marijose Blancok ere aipatu du herrian Alkatetzaren buruan emakumezko bat egotearen gertaera historikoa, eta esan du “Portugaleteren zerbitzura dagoen auzokide bat” besterik ez dela, “gure populazioko piramidearen belaunaldirik handienaren auzokide bat, 50. eta 60. urteetan beste familia asko bezala Espainiako beste leku batetik bizitza hobeago baten bila etorri zen familia batekoa, nire kasuan Galiziatik, lurralde abegitsu batean finkatu zena”.

Alkatea izendatzeko Osoko Bilkuraren aurretik eta Mikel Torres ondoan zuela kazetariek egin dizkioten galderei erantzunez, Andueza indar politiko guztien arteko elkarrizketaren alde azaldu du lehendakariak alderdi politikoei luzatutako txandaren barruan harekin bilera bat izateko astebetera. Eta osasunari buruzko itun baten beharra eta Eusko Jaurlaritzak Aurrekontu “hedakorrak” izateko premia azpimarratu du, osasungintza, hezkuntza, etxebizitza, garraio publikoa edo zainketen eredua indarturik atera daitezen.

 “Une honetan, Euskadiren egoera ekonomikoak emaitza oso onak ematen ari da, Mikel Torres lehendakariordeak ere iragarri izan digunez, eta Aurrekontu hedakor batzuk izateko eta erronka horiei guztiei berme osoekin heltzeko eta Euskadi herrialde lehiakorrago batean bihurtzeko moduan gaude”, adierazi du.