partekatu
Eneko Andueza:“Gure konpromisoa zerbitzu publikoekin dago, enpleguarekin, ingurumenarekin, euskal gizarteak aurre egin behar dien erronka handiekin
PSE-EEko idazkari nagusiak gogoratu du lan-eskubideen alde egindako lanak Bilboko lehen Elkarte Sozialista sorrarazi zuela orain dela 138 urte
Mikel Torres:“Euskaldunen bizitza hobetzeari, Euskadi hobetzeari eta hori herrialde duinago batean bihurtzeko emango ditugu datozen lau urteak, beren gau eta egunekin”
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azaldu du sozialistek Euskadiko legegintzaldi honen hasieran duten konpromisoa erkidegoko hauteskunde-programan jasotzen ziren gai guztiei loturik dagoela, “herritarrei kezkatzen dieten kontuei, Eusko Jaurlaritza berriak erantzuna eman beharko diena”. “Gure konpromisoa zerbitzu publikoekin dago, enpleguarekin, ingurumenarekin, eta euskal gizartea aurre egin beharrean den erronka handiekin: zainketen politikako aldaketak, krisi demografikoari erantzuna, gure industriaren digitalizazioa eta eraldaketa…”, esan du Bilboko lehen Elkarte Sozialista sortu zeneko 138. urteurrena gogoratzeko ekitaldian.
Anduezak, halaber, esan du PSE-EEk ondo erantzungo diola gure hautesleek joan den apirilean erakutsi zuten konfiantzari: “Ziurta diezazueket, gaur eta hemen, ez dugula indarrik aurreztuko, guztiarekin joango garela euskaldunek gugan jarri duten konfiantzari erantzuteko. Gure konpromisoa alderdien interesen gainetik dago, oposizioaren interesen gainetik, interes partikularren oso gainetik”.
Euskal buruzagi sozialistak parte hartu du urte Bilboko Harrobi plazan egiten den ekitaldi honetan, XIX. mendearen hondarrean langileen lan-eskubideak defendatzeko lehen sozialistak antolatuta bildu ziren tokitik oso hurbil. Mikel Torres Bizkaiko idazkari nagusi, lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarekin batera izan da.
“Haiek Bilbo hartako langile klaseari ahotsa emateko ausardia izan zuten, pobreziako eta lan prekarioko eta osasungarritasunik gabeko Bizkaia hartan, lan eskubiderik eta eskubide sozialik ez zen garaian. XXI. mendeko sozialistek haien lekukoari jarraitzen diogu, belaunaldiz belaunaldi, pertsonen, pertsona guztien bizitza duintzeko eta hobetzeko helburuarekin”, esan du lehen Euskal Elkarte Sozialista haren sustatzaileak gogoratuz.
Euskal Sozialistak guztiarekin joango gara euskaldunek gugan jarri duten konfiantzari erantzuteko.
Gure konpromisoa zerbitzu publikoekin dago, enpleguarekin, ingurumenarekin, euskal gizarteak aurre egin behar dien erronka handiekin. #LaEuskadiDelFuturo pic.twitter.com/GSiYFyW4j8
— Eneko Andueza (@enekoandueza) July 11, 2024
Eneko Anduezak azken hauteskundeetako emaitzak eta Euskadin legegintzaldi berrirako lortzekoa den Gobernu Akordioa izan ditu hizpide. “Urtero hitzordua dugu hemen, ospatzeko eta gure balioekin, balio sozialistekin dugun konpromisoa gogoratzeko. Balio horiek ekarri gaituzte honaino, euskal sozialismoarentzat une eder eta itxaropentsua den honetaraino”, adierazi du. Eta orain dela urtebete PSE-EEk plaza honetan bertan hauteskunde orokorraren esparruan militanteak nola bildu zituen gogoratu du, “ozen adierazteko Euskadik eta Espainia osoak benetako arrisku itzela zutela hauteskunde haietan: eskuin mutur eskuindartuak boterea eskuratzea, udal eta autonomia erkidego batzuetan gertatzen ari zen moduan. Anduezaren esanetan, alerta etengabearen eta erantzun irmo baten premia dago, frantziar hautesleek eskuin muturra gerarazteko adierazi izan duten moduan, herritarren aurrean hartutako konpromisoei erantzuteko xede berarekin.
“Gure lana bikoiztu beharra dugu erakundeetatik, inoiz baino ageriagoan jarri behar dira lan horren emaitzak, herritarrak kontura daitezen zer duten, zer izan dezaketen eta, batez ere, zer gal dezaketen. Politika publiko aurrerakoiak, herritarren bizitzan lagundu eta hobetuko dutenak garatzeari jo eta ke emanik aritzeko unea da. Hartu ditugun konpromiso guztiak betetzeko unea da”, adierazi du.
Sozialisten erabakimena
Mikel Torresek, bere aldetik, sozialistek Eusko Jaurlaritza berrian duten eginkizuna eta PSE-EEk hastear den legegintzaldi honetan “herri duinago bat” egiteko duen erabakimena azpimarratu ditu. Halaber, esan du “legegintzaldiko akordioari norabide nabarmenkiro sozialista” eman ahal izan zaiola, hauteskundeetako emaitzen ondoren sozialistek Exekutiboan duten pisu handiagori esker.
“Milaka euskaldunek ikusiko dute hori, badakitelako ekonomiaren aurreikuspen onak badaude, etxebizitzarako sarbidearen baldintzak hobetzen baditugu, sozialistak hemen gaudelako dela, proiektua argia dugulako dela, erabakimena dugulako, eta datozen lau urteak, bere gau eta egunekin, euskaldunen bizitza hobetzera, Euskadi hobetzeari eta herri duinago batean bihurtzeari emanik egongo garela”, adierazi du lehendakariordeak, berak esan moduan erantzukizun hori hartu duenetik alderdian parte hartu duen lehen ekitaldian.
Bizkaiko PSE-EEko idazkari ere denak Eusko Jaurlaritzaren ekintza zeharkatzen duen “aire berriaz” ohartarazi du: “Eta esan beharra daukak nabaritzen dela. Bulkada berri bat nabaritzen dela. Nabaria dela aire berri bat. Marka sozialista bat ari da nabarmentzen, ikuspegi sozial bat, bokazio eraldatzaile bat, gure alderdiaren DNAn dagoena; Eusko Jaurlaritzaren ekintza osora zabalduko dugu hori legegintzaldi honetan, lehen sailetik hasi eta azkenekoraino”.