Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Cristina Laborda Irungo alkatea Eudel-en presidenteorde Mikel Torres lehendakariordea ordezkatuz

Txitxo Abascal Ermuko alkateak beteko du Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Betearazlean hutsik geratzen zen mahaikidetza

1. argazkia
La alcaldesa de Irun y nueva vicepresidenta de la Asociación de Municipios Vascos-Eudel, Cristina Laborda, durante un acto | Foto: Socialistas Vascos

Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu izendatzeak ondorioa izango du Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Betearazlearen eraketan ere. Cristina Laborda Irungo alkateak hartzen du Portugaleteko lehen zinegotzi sozialistaren eskukoa, elkartearen bi lehendakariordetzetako bat betez. Txitxo Abascal Ermuko alkate sozialistak, bere aldetik, Labordak libre uzten duen mahaikidetza beteko du, Eudelen Batzorde Betearazlean eratzen duten hamabietako bat, alegia.

PSE-EEko Erakunde Politikako idazkariak, Begoña Gilek, zoriondu egin ditu Laborda eta Abascal izendapen horiengatik, eta euskal sozialistek Eudelekin eta euskal munizipalismoarekin duten konpromisoa berretsi du. Horrekin batera, Alderdi Sozialistak erakunde horretan lankidetzarako beti erakutsi izan duen bokazioa azpimarratu du.

 “Betidanik erakutsi izan dugun jarrerarekin jarraituz, lanean jarraituko dugu Eudelen, erakundeen arteko lankidetza eta elkarte horretan ordezkaturik dauden sentsibilitate politiko ezberdinen arteko kolaborazioa ardatz hartuta. Elkarte horren gobernu-organoetan islatzen den pluraltasuna pizgarria izan behar da guztiok Eudelen alde egin dezagun euskal udalerrien eta, azken batean, gure udaletako bizilagun bakoitzaren interesen eta beharren defentsarako funtsezko elementu gisa”, adierazi du.