partekatu
• Avanzamos-Aurrera Goaz
"Avanzamos-Aurrera Goaz", PSE-EEren 2020ko kanpainaurrearen lema
Euskal Sozialisten kanpainaurreak agenda espezifiko bat izango du lehen hiruhileko honetarako "Euskadi Aktibatu 2020" izenburupean, eta larunbat honetan abiatuko da Euskadi Aktibatu Erakunde arteko Foroarekin.
Urtarrilaren 21etik 26ra bitartean “Euskadi Aktibatu Topaketak” think tank sozialista burutuko da, eta lehen mailako adituek hartuko dute parte Euskadirako etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko
Teresa Riberak, María Jesús Monterok, Adriana Lastrak eta Iratxe Garcíak hartuko dute parte Bilbon burutuko den esperientzia horretan
Aldi berean, aurrera jarraitzen dute hauteskunde-programa prestatzeko lanek, zeinak berealdiko proposamen landuak izango baititu, lau ardatzetan zuzen-zuzenean eragingo dutelarik:
• Euskal Ongizate Sistemaren modernizazioa zein iraunkortasuna (horretarako, erreformei heldu behar zaie zerga arloan, eredu soziosanitarioan, familia-politikan... hura ahalbidetu izateko.
• Euskadiko herritar guztien arteko berdintasuna bermatzea.
• Euskal ekonomiaren hazkunde iraunkor eta inklusiboa.
• Eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka.
▶️📹 #BegoñaGil: "Euskal Sozialistok arreta eta ahaleginak hemen, #Euskadin, jarriz hasi dugu urtea, euskal herritarren beharretan". #AurreraGoazPSE #EuskadiAktibatu2020 #AurreraGoazPSE pic.twitter.com/boASGo26mh
— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) January 9, 2020
Hauteskunde-programa Bestalde, PSE-EEk hilabeteak daramatza lanean euskal hauteskundeetarako programa prestatzen, “gida gisa NBEren 2030erako Garapen Iraunkorrerako Helburuak hartuta”. Helburua, Begoña Gilen esanetan, “Euskadi eta bere erakundeak hamarkada berri honek eskatzen dituen eraldakuntza handien buruan jartzea da". Barne laneko lehen fase baten ondoren, zirriborro bat aurreratu da, “ia prest dagoena”, eta orain herritarren eta hainbat kolektiboren "kontraste eta ekarpenei zabaldu” nahi da, Alfredo Retortillok esan duenez.