partekatu
Begoña Gil: “Garraiorako laguntzak bermatuta daude, eta hori PSE-EEren bultzadagatik da”
Euskal Sozialisten Erakunde Politikako idazkariarentzat, “berri bikaina” da Legebiltzarrean onartu den zuzkidura
Begoña Gil PSE-EEren Erakunde Politikako idazkariarentzat, “berri bikaina” da Euskal aurrekontuetan garraio publikorako sartu diren deskontuak, Euskal Sozialistek pasa den urritik erakunde guztietan bultzatutako ekimenaren beste urrats bat dena. Eta diru-laguntza 2023ren lehen seihilekora zabalduko dena eta, hala badagokio, gainerako ekitaldira luzatuko dena –hori emateko arrazoiek jarraitzen duten ala ez erabakitzeko egingo den azterketak hala baldin badio, euskal Ganberak azaroaren 24an onartutako legez besteko Proposamenak jasotzen duen moduan– zalantzan jarriz EH Bilduk egindako adierazpenak arbuiatu ditu, zorroztasunik ez dutelako eta manipulazioa direlako.
“Diru-laguntzak egongo dira garraiorako, PSE-EEk lehen minututik bultzatu eta defendatu izan dugun moduan; beraz, berri bikaina da zio horretarako zuzenketa onartu izana. Zalantzak sortzea, EH Bildu taldeak egiten duen bezala, edo Garraio sailburuak operadore guztientzako diru-laguntzarentzat baloratuko zifrak manipulatzea iritzi publikoa nahasteko ahalegin bati baino ez dagokio”, azaldu du.
Begoña Gilek gogoratu du garraiorako laguntzak emateko konpromisoa hartu duten erakundeek hainbat formula onetsi izan dituztela horri aurre egiteko, foru aurrekontuetan zabal daitezkeen partidekin, esaterako, Bizkaiaren kasuan bezala, eta bermatu du erabiltzaileek billetearen prezioan %50eko deskontu hori erabili ahalko dutela garraioan. Halaber, esan du Espainiako Gobernuak doakotasuna bermatu duela Renferen aldirietako eta distantzia ertaineko lineatan eta Estatuaren titulartasuneko autobus-lineatan.
“Bai Iñaki Arriola sailburuak, bai PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Andueza berak, Espainiako Gobernuak 2022ko urte honetan ordaintzen duen %30eko jaitsierari euts diezaion izaten ari diren kontaktuek emaitza positiboa emango duten itxaron beharrik gabe ere, bermatuta dugu laguntzekin konprometitutako euskal erakundeek 2023an ere aplikatu ahalko dituztela horiek. Eta horrela izango da Euskal Sozialistak horretan tematu izan garelako”, adierazi du.