Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Begoña Gil: “Garraioaren diru-laguntzarekin gure eskariak entzun dira; Pedro Sanchezen Gobernuak erakutsi du langile-klasearekin dagoela”

PSE-EEko Erakunde Politikarako idazkariak azpimarratu du neurri horren kostuaren banaketa erreproduzitu ahal izango dela orain, eta, horri esker, prezioa %50 murriztuko dela irailetik aurrera.

1. argazkia
La Secretaria de Política Institucional, Begoña Gil, y los diputados forales responsables de las áreas de Transporte Rafaela Romero, Carlos Ibarlucea y Miguel Ángel Gómez Viar, además de la concejala de Bilbao Nora Abete, junto al Secretario General del PSE-EE, Eneko andueza, en la rueda de prensa celebrada el pasado 25 de octubre en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko Erakunde Politikarako idazkari Begoña Gilen hitzetan, sozialisten ekimenari esker aplikatu ahal izango dira deskontuak Euskadiko garraio publikoen prezioan, eta Espainiako Gobernuak gaur jakinarazi du prezioen %30a finantzatzen jarraituko duela, gerraren eta inflazioaren aurkako borrokaren ondorioei erantzuteko dekretu berriaren barruan.

“Gure eskariak entzun dira. Pedro Sanchezen Gobernuak erakutsi du langile-klasearekin dagoela eta gaur berretsi du garraio-deskontuetan parte hartuko duela. Era horretan, aurrekontu ikuspegitik errazagoa izango da erakunde guztiek irailean abian jarri zen %50eko beherapena aplikatzea”, azaldu du.

Begoña Gilek gogorarazi du Euskal Sozialistek –alderdi horrek zuzentzen ditu EAEko garraio-operadore gehienak– urriaren 25ean jakinarazi zutela prest zeudela deskontuak luzatzeko. Handik gutxira, jakin zen EAJko hainbat arduradun instituzional eta organikok erresistentziak zituztela gizarte-geruza zabalei, baina, bereziki, milaka langileri, gazteri eta ikasleri laguntzen dien neurri baten alde egiteko, EuskoTrenen trenak eta tranbiak, Metroa eta foru aldundien edo udalen mende dauden autobus lineak ohituraz erabiltzerakoan.

“PSE-EEn, lehenik, euskal erakundeek deskontuekin duten konpromisoaren alde egin dugu; gero, berriz, Espainiako Gobernuarekin, autonomia-erkidegoek eta udalek ere ekarpena egitearen baldintzapean. Horrela, inoiz baino zentzu handiagoa izango du Iñaki Arriola sailburu sozialistaren saila ere lotzen duen finantzaketaren banaketak. Iñaki Arriola izan da, hain zuzen, Eneko Andueza idazkari nagusiarekin batera, emaitza hori lortzeko lan gehien egin duen pertsonetako bat. Ongi etorri, beraz, lehen auzitan jartzen zuten, zalantzan jartzen zuten eta, nolanahi ere, ordaintzailea Espainiako Gobernua bazen soilik babesten zuten neurri honi orain, seguruenik, gogoz atxikiko diren pertsona guztiak”, azaldu du.

Begoña Gilek poza adierazi du Gobernuko presidenteak iragarri duen ekonomia eta gizarte arloko 10.000 milioi euroko (aurrekoei gehituta, 45.000 milioi izango dira) neurri-sorta berriaren harira. “Berretsi da hainbat modu daudela zailtasunei erantzuteko, eta gehien behar dutenekiko eta nazioarteko egoerak eta Putinen gerraren ondorioek kaltetutako gizarte maila zabalekiko sentiberatasuna duen Gobernu bat dugula”, adierazi du.