• BERRIA
Berriak
partekatu
• #Sozialisten hitza
Calvo, Arancha González Laya, Iratxe García, María Chivite eta Adrián Barbón PSE-EE sortu zeneko 135. urteurrenaren ospakizun ekitaldietan
Euskal Sozialistek ‘Cumplimos. Sozialisten hitza’ lemarekin ospatzen dute urteurrena, eta hainbat jarduera burutuko dituzte horren harira urtearen lehen erdian
PSE-EEk izen handiko gonbidatuak izango ditu Euskadin sortu zeneko 135 urteak ospatzeko programatutako lehen ekitaldietan, esaterako Carmen Calvo PSOEren Berdintasunerako idazkari eta Gobernuko lehendakariordea, Arancha González Laya Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako ministroa, edo Iratxe García Europako Parlamentuko Sozialisten eta Demokraten Aliantza Aurrerakoiaren presidentea. Topaketa horietan hartuko dute, halaber, María Chivite Nafarroako presidenteak eta Adrián Barbón Asturiasko Printzerriko presidenteak, euren autonomia erkidegoetako antolakunde sozialisten buru direnak, hots, PSN-PSOE Nafarroako Alderdi Sozialista eta FSA-PSOE Asturiasko Federakuntza Sozialistarenak.
Euskadiko Batzorde Exekutiboak gaur arratsaldean burutu du bilera eta erabaki du Euskadiko alderdiaren 135 urteko bizitzaren ospakizuna “Cumplimos-Sozialisten hitza" lemapean egitea. Urteurren horren ospakizunarekin, sozialisten ibilbidea nabarmendu nahi da, hasi XIX. mende hondarreko meategietan lan eskubideak aldarrikatzetik eta Covid-19aren pandemiaren kontrako borrokara eta horren ondorioei aurre egiteko konponbideen bilaketaraino.
Carmen Calvo presidenteordea, berriz, maiatzaren 20ko ostegunarekin etorriko da Bilbora Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordearekin batera “Berdintasuna betetzen dugu” jardunaldiari amaiera emateko. Topaketari Teresa Laespada PSE-EEren Berdintasunerako idazkari eta Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak gidatutako mahai-inguru batekin emango zaio hasiera, eta, besteak beste, Arantxa Leturiondo Lurralde Plangintzako eta Hiri Agendako sailburuordeak, Patricia Campelo Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako zuzendariak eta Javier Bilbao Egitura Ekonomikoaren katedradunak hartuko dute parte.
Donostiako Miramongo Teknologia Parkeak mahai-inguru bat hartuko du datorren larunbatean, maiatzak 22, Idoia Mendia, Arancha González Laya ministroa eta Iratxe García europarlamentariaren partaidetzarekin. “Europarekin betetzen dugu” izenburupean, jardunaldiak espainiar sozialismoak Europan izandako ibilbide luzea jorratuko du, tartean hainbat mugarri nabarmenduz, hala nola EEEn integrazioa, berritsu onartu diren europar funtsak edo hil honen 9an honetan hasiera eman zitzaion Europaren Etorkizunerako Konferentzia.
Ospakizunen programa zehazturik dago, eta hirugarren jardunaldia “Kogobernantza betetzen dugu” izeneko topaketa izango da, Idoia Mendia lehendakariordea eta euren gobernuen buru izaten betearazpen lanetan diren beste bi alderdikiderekin batera. María Chivitek eta Adrián Barbonek hilaren 24ko asteleheneko jardunaldian izango ditugu Bilbon, eta Espainiako lurralde-antolakuntzaren errealitate konplexua Covid-19a bezalako ustekabeko fenomenoa, administrazio maila ezberdinen erantzun koordinatua eskatu duena, jorratuko dira bertan.
Batzorde Exekutiboarentzat, “Cumplimos. Sozialisten hitza” jardunaldiek Euskal Sozialistek Euskadiko eta Espainia osoko aurrerapenari egindako ekarpena aztertzen lagunduko dute, eta, aurrera begirako begiradaz lagundurik, gizarte kohesiora, desberdintasunak murriztera, eskubideak handitzera eta enplegu duin eta kalitatezkoa sortzen lagunduko duten aldaketetara zuzenduz ahaleginak.
Euskal Sozialistek, Facundo Perezaguaren bulkadaz, 1886ko uztailaren 11n eratu zuten Bilbon lehen talde sozialista, Harrobi plazan. Zazpi urte lehenago eratu izan zen PSOE, eta bost urte geroago, berriz, Alderdi Sozialistak lehen zinegotziak lortu zituen Espainian, lau Bilbon eta bat Zugaztieta bizkaitar herrian. Bizkaiko Sozialisten Federazioa 1900. urtean eratu zen.
AKTUALITATEA
• BERRIA
Denis Itxaso: “EH Bildu se viste de izquierdas pero lo único que pesa en su estrategia política es el eterno conflicto soberanista con Madrid”
• BERRIA
Eneko Andueza: “Para gobernar Euskadi hace falta entender que es una sociedad plural y diversa y dedicar todas las políticas a garantizar esa pluralidad”
• BERRIA
Aroa Jilete: “Quieren hacer creer que solo es posible un gobierno nacionalista o independentista; no es así, los socialistas evitaremos un proces a la vasca”
• BERRIA
Eneko Andueza: “PNV y Bildu tienen una agenda oculta y no quieren desvelar si volverán a plantear la autodeterminación; Euskadi no quiere aventuras”
• BERRIA