partekatu
• ZUZENKETAK
Frankismoaren biktimak laguntzeko neurri ekonomikoak aztertuko dituen txosten bat eskatzeari buruzkoa
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari helarazi dezala ahalik eta eperik laburrenean Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Lege Proiektua, gure lege-markoa osatzeko eta frankismoaren eta gerra zibilaren biktimek eta horien familiek egindako eskariarekin betetzeko helburuarekin.
2.- Eusko Legebiltzarrak adierazten du bere konpromisoa Lege Proiektu horren tramitazioa Legebiltzarrean ahalik eta azkarrena izan dadin.
3.- Eusko legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari legea onartu eta uretebeteko epean izendatu dezan jakitunen batzorde tekniko bat, zeinek, legedian jasotzen diren erreparazio neurriak kontuan hartuta, aztertu dezan zeintzuk izan daitezkeen komenigarriak lege horren betetzeari begira.