• DOKUMENTUA
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Bilboko portuaren inguruko bizikidetza eta giza eskubideei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0323] OSOKO ZUZENKETA: Eusko Legebiltzarrak Santurtziko portu inguruan batzen diren eta iragabidean dauden pertsonen arazoaren benetako konponbidean inplikatutako erakunde guztiei eskatzen die –giza eskubideen babes eta bermerako ikuspegi integraletik, zeina Eusko Jaurlaritzak bere gobernu-politika publiko guztietan ezartzen baituen, eta eskumena duten beste erakundeekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean- pertsona horien egoera artatzeko lanean jarrai dezatela, beren ekimenen lan koordinatua jarraituz, behin betiko konponbiderako. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Gurutze Gorriari azterlan bat eska diezaiola arazo horrentzako balizko alternatiben inguruan.
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Bilboko portuaren inguruko bizikidetza eta giza eskubideei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0323] OSOKO ZUZENKETA: Eusko Legebiltzarrak ... [+]