Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

“DSBEren lege berriak pertsona kaltebera gehiagori lagunduko die ez bakarrik babestuago egoten, baita egoeratik irteteko aukera gehiago izaten ere”

PSE-EEk eta EAJ-PNVk Diru Sarrerak Bermatzeko Legea babesteko Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioa baloratu dute, gizarte-eragileekin lortutako “kontsentsu zabalari” gehitzen zaiona

1. argazkia
El portavoz de Trabajo y Empleo, Ekain Rico, en el Parlamento Vasco.

Lan eta Enpleguaren Batzordean bozeramaile denak, Ekain Ricok, balioa eman dio Eusko Legebiltzarrak laster onartuko duen Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Lege berriari, eta esan du pertsona kaltebera gehiagori lagunduko diela, “ez bakarrik babestuago egoten bakarrik, baita egoera horretatik irteteko aukera gehiago izaten ere”. Adierazpen horiek egin ditu Lan eta Enpleguaren Sailean Elkarrekin Podemos- IUrekin testua babesteko lortutako akordioaren ondoren.

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak eta Nacionalistas Vascos-Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak pozik azaldu dira pasa den maiatzean Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako testuaren inguruan lortutako akordioagatik. Aipatu testuan, laguntzen kudeaketa azkarragoa jasotzen da eta estaldurak zabaldu eta zenbatekoak handitu egiten ditu, euskal herritarren gizarte inklusiorako eta laneratzeko mekanismoak hobetzeaz gain.

Enplegu eta Lan Batzordeko sozialisten eta nazionalisten bozeramaileek, Ekain Ricok eta Jon Aiartzak, poza adierazi dute lege-proiektu baten inguruan kontsentsu politikoa zabaltzen duen akordioagatik, “gizarte-eragileen babes garrantzitsua ere duena”, bestalde. Ildo horretan, eta bozeramaileek gogoratu dutenez, testuak gizarte eta lan eremuko kolektiboen ekarpen ugari jasotzen ditu, bere garaian Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen Lan eta Enpleguko Sailak araudia prestatzean jasotakoak.

Elkarrekin Podemos-IU alderdiarekin lortutako akordioa EAJ-PNV eta PSE-EE legebiltzar taldeek eta Lan eta Enplegu Sailak proiektuan planteatzen den ildo modernizatzaile eta bermatzailean sakontzeari begira adostasun bideak aztertzeko prest azaldu diren alderdi politikoekin eduki izan dituzten kontaktuen emaitza da.

Horren harira, akordioak Europako Gutun Sozialaren gidalerroak jasotzen ditu 18 urtetik gora dituztenen urrakortasun egoerei estaldura bermatzeko xedearekin, betiere bizitza-proiektu independentea dutela egiaztatzen badute. Bereziki babesgabe direnentzat erroldatzeko epeen murrizketa da beste berrikuntzetako bat, esaterako adingabeak edo desgaitasuna edo mendekotasun aitortua duten pertsonak kargura dituzten familientzat.

Zenbatekoei dagokionez, norbanako onuradun bakoitzari dagokion gehieneko errenta pobrezia arriskuaren tasa baino txikiagoa ez izatea bermatuko da, hau da, Estatu osoko batez besteko errenta baliokidearen %60. Era horretan, prestazioak europar estandarretara egokitzen direla ziurtatzen du legeak, muga zeharkaezin bat ezarriz eta DSBEa segurtasun-sare sendo gisa finkatuz.

Testu legalak, bestalde, laguntzen kautelazko eteteko neurriaren berri emateko printzipioak jasoko ditu, onuradunei konpontzen zailak edo konponezinak diren kalteak eragin diezazkieketen etete automatikoak saihesteko. Ikuskapenari dagokionez, mekanismo bermatzaile bat aurreikusten du, etxebizitza eskuratzeko ahalmenak zedarritzean.

Azkenik, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko langileei prestakuntza egoki bat bermatzera zuzendutako aurreikuspenak jasotzen ditu. Prestakuntza horren barruan egongo dira prozedura administratiboa, arau-prozedura eta berdintasunerako planak, aniztasunaren kudeaketa eta bereizkeriaren kontrako borroka. Enplegu politiken garapenerako espezializazioko ikastaroak ere sustatuko dira.

Alderdi morearekin itxi den akordioarekin, legeak babes zabala jasoko duela bermatzen da, 75 legebiltzarkideetatik 47rena, gutxienez. Hiru alderdi sinatzaileek ez dute baztertzen kontsentsu zabal hori handitzea, araua izapidetzeko prozesuan beste alderdiekin zabalik den elkarrizketaren ondorioz. Horren harira, oposizioko gainerako taldeei egin die dei “gizarte bidezkoagoa eta kohesionatuagoa” sendotzen lagunduko duen Lege bat babes dezaten.