Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Kontroleko osoko bilkura

Alokairuaren parke publikoan 25.800 etxebizitzatik gora

Iñaki Arriola sailburu sozialistak azaldu du 6.137 familiari aitortu izan zaiela etxebizitzarako eskubide subjektiboa

1. argazkia
el consejero de Planificación Territorial, Vivienda y Transportes, el socialista Iñaki Arriola, en Parlamento Vasco | Foto: Parlamento Vasco.

Euskadiko etxebizitza alokairuaren parke publikoak 25.823 etxebizitza ditu, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburu sozialistak Eusko Legebiltzarrean azaldu duenaren arabera. Azken hiru urteetan, Sailak 6.137 familiari aitortu die etxebizitzarako eskubide subjektiboa eta 29.160 etxebizitzen birgaitzea bultzatu du. 2018-2020 hirurtekoan 238,4 milioi eurora heldu dira etxebizitzarako eskubide subjektiboa betearaztean alokairurako abonatutako prestazioak, eta alokairurako babestutako 2.053 etxebizitza abiarazi dira.

Espainian alokairurako 8.298 etxebizitza babesturen obrak hasi izan dira 2014. eta 2020. urteen bitartean. Euskadi da gehien sustatu duen bigarren erkidegoa, Madrilen atzetik. Erkidego horrek hirukoiztu egiten gaitu populazioan, eta herrialde osoko %29a biltzen du, soilik herritarren %4,7 izanik. “Alokairurako etxebizitza publikoaren parke sendo batekin bakarrik egin diezaiokegu aurre herritarren etxebizitza beharrei. Eta hori urte luzeetako ahalegin eta lan jarraituarekin bakarrik lor daiteke”, adierazi du Arriolak.

2021. urte honetan ere urrats gehiago emango dira Etxebizitzaren Legearen (PSE-EEren bulkadaz onartu zena 2015ean) garapenean, hutsik dagoen etxebizitzari buruzko dekretuaren onarpenarekin, kasu. Sailburuak azpimarratu du Bizigune programak gainditu egin dituela bere helburuak, parke pribatuko 6.451 etxebizitzen zorroa alokairu sozialerako eskuragarri jarrita. Programa horrek, izan ere, etxebizitzaren parke pribatua mugiarazi nahi du babestutako alokairura zuzentzeko. 2020an erregistratu zen zifrarik altuena programa sortu zenetik, zehazki 447 etxebizitza gehiagorekin (%7,4ko hazkundea).

Biziguneri esker, maizterrek 236 euro ordaindu zuten, batez beste, 2020an alokairuko errentagatik, eta etxebizitzen jabeek 520 euro jaso zuten. Sailak 114 milioi euro jarri izan ditu programa horrentzat 2018-2020 hirurtekoan.