Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Ana Priederi lagundu dio Juan Priede aita zenaren erailketarekin lotuta Auzitegi Nazionalean ETAko kide baten kontra egiten ari diren epaiketan

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio, el Secretario de Organización del PSE-EE, Miguel Ángel Morales, y la hija de Juan Priede y concejala socialista en Orio, Ana Priede, en la entrada de la Audiencia Nacional | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren ordezkaritza bat, Eneko Andueza idazkari nagusia buruan dela, laguntzen ari zaio gaur Madrilen Ana Priederi astelehen honetatik aurrera Auzitegi Nazionalean aita zuen Juan Priederen erailketan Asier Ezeiza etarrak duen erantzukizun penala zehazteko egiten ari den epaiketan. Fiskaltzak 28 urteko espetxe zigorra eskatzen du Ezeizarentzat, nahitaezko kolaboratzailetzat jotzen baitu krimenean, zinegotziari buruz informazioa helarazteagatik eta atentatuaren egile materialei ihes egiten laguntzeagatik.

Zinegotzi sozialista Orion erail zuten tiroka 2002ko martxoaren 21ean, kafea hartzen ari zen bitartean. Gipuzkoar udalerri horretako PSE-EEren zinegotzi bakarra zen, alarguna eta erretiroa hartua, eta hiru seme-alaba zituen: Ana, Juan Carlos eta Javier. ETAk mehatxaturik bizi zen, talde terroristak praktikatu zuen suntsitze fisiko eta politikoaren saialdiari aurre egin zioten beste ehunka zinegotziren moduan. Ana Priede alabak hartu du bere aitaren erreleboa eta udalerri horretako zinegotzia da Euskal Sozialisten izenean.

Eneko Anduezarekin batera Madrilen dira, halaber, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusia, Miguel Angel Morales PSE-EEren Antolaketako idazkaria eta Mikel Duran gipuzkoar sozialisten Antolakuntzako idazkaria.