partekatu
PSE-EEk garraio publikoan erabilera-maiztasunaren eta errentaren araberako deskontu progresiboen alde egin du Eusko Legebiltzarrean
Susana Corcuera legebiltzarkideak Euskal Sozialistek garraiorako baliabide publikoetarako sarbidea errazteko duten konpromisoa berretsi du, eta datorren urtean %20ko hobariari eutsiko zaiola azpimarratu du
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak euskal Ganberan berretsi du PSE-EEk garraio publikoaren erabilera bultzatzeko eta tarifetan deskontuak ezartzea bezalako neurrien bidez herritarrei horien erabilera errazteko egin duen apustua. Haren iritziz, neurri horiek “pixkanakakoak” izan behar dira, erabiltzeko maiztasunaren eta erabiltzaileen errentaren arabera.
Horixe azpimarratu izan du Susana Corcuera Garraio arloko bozeramaileak Eusko Legebiltzarreko bilkuran egin den eztabaidan. "Erabiltzaileen erabileraren eta ezaugarri sozioekonomikoen araberako deskontu-araubide progresibo baten" alde azaldu da, "doakotasuneraino irits daitekeen tratamendu espezifikoa ematen zaien kolektibo jakin batzuei bereziki mesede egingo diena". Azken puntu horretara zuzentzen da, zehazki, Susana Garcia Chueca Mugikortasun Jasangarriko sailburuak hamabi urtetik beherakoentzat garraioa doakoa izateko egin duen proposamena. Ekimen horrek Euskadiko Garraio Agintaritzaren bermea du, eta 2025eko urtarrilean jarriko da martxan.
?Garraiorako hobariei eutsi nahi diegu. %20ko deskontuaren konpromisoa irmoa da, 12 urtetik beherakoentzako doakotasuna bezala
?Eta erabileraren eta errentaren araberako sistema progresibo baterantz egitea, kolektibo batzuentzako doakotasunarekin
?️@SusanaCorcueraL pic.twitter.com/TcOuR500eK
— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) November 14, 2024
Euskal Sozialistek garraioko tarifetan egun dauden hobariei eusteko duten konpromisoa azpimarratu du Corcuerak, baldin aipatu hobaria ezartzeko estatu mailako erregulazioan jasota diren baldintzak mantentzen badira. Gobernu zentralak erregulazio hori kendu egingo balu, euskal erakundeek eutsi egingo diote garraioko titulu pertsonalizatuen tarifetan eta abonuetan indarrean dagoen %20ko hobariari.
Halaxe jasotzen du PSE-EEk EAJrekin batera aurkeztu eta bilkuran onartutako zuzenketak. Zuzenketa horretan, halaber, garraio publikoaren alorrean eskumenak dituzten erakundeei eskatzen zaie “azkartu dezatela errentan eta erabileran oinarrituta egongo den deskontu-sistema pixkanakako nola behin-behineko bat zehazteko, planifikatzeko eta abian jartzeko prozesua”.
Corcuerak lurralde bakoitzean dauden “txartelen interoperabilitatea” azpimarratu du herritarrei garraio publikorako sarbidea “errazteko eta sinplifikatzeko” beste apustuetako baten gisara: Bat, Barik eta Mugi. Prozesu hori aipatu sailaren nahia denerako urratsak ematen doa, hots: “tarifa-sistema bateratu bat lortzea Euskadirentzat”.