Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Gernikan ospatuko du #U25a, Estatutua jarrita akordiorako eta pluraltasuna errespetatzeko eredu

“Sozialista bezala harro nago Eusko Jaurlaritzaren lema egiazko norabide baterantz zuzentzen delako eta baita Espainiako Gobernuak Estatutua osorik betetzeko duen konpromisoagatik ere”, adierazi du Idoia Mendia idazkari nagusi eta lehendakariordeak.

1. argazkia
La Vicelehendakari Idoia Mendia atiende a los medios en el Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialistek Estatutuaren 41. urteurrena ospatuko dute datorren urriaren 25ean Gernikan, Batzarretxean egingo duten ekitaldi batekin. Euskaldunen eta gainerako Espainiaren arteko akordio hark betetzen duen funtsezko zeregina azpimarratu nahi da horrekin, bide eman baitzion Euskadik historian zehar ezagutu izan duen aurrerabide eta eraldakuntzaren arorik handienari. PSE-EEren Batzorde Exekutiboak ekitaldi hori antolatzea erabaki du urriaren 14ko atzoko bileran. Idoia Mendia idazkari nagusi eta lehendakariordeak hartuko du parte bertan, eta Covid-19arengatik ezarritako arauei jarraituz burutuko da.

Berri ona da transferentzien egutegiari berrekingo zaiola. @LanDpto Sailak kudeatzen duen Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera da gauzatuko den lehen transferentzia. Horrelako konpromisoak eredu dira zarataren eta konfrontazioaren aldean. pic.twitter.com/tuZNwSCGZo

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 15, 2020

Pandemiaren ondorioak eta horri erantzuteko autogobernuak euskal erakundeen esku uzten dituen tresnak dira, hain zuzen, jardunaldi horretako hausnarketa-elementuetako batzuk, 1979ko urriaren 25 hartako ituna interes komun baten inguruan sentikortasun politiko eta lurralde ezberdinekoen bilgune izan zela adosteko nahiarekin batera.

“Honaino ekarri gaituen itun hura eredu da guztiontzat, herritarrei konponbideak ematera, hots, krisi sanitario, ekonomiko eta soziala bezalako arazoak konpontzera, zuzentzen diren erakunde batzuk baititugu haren ondorioz. Sozialista bezala harro nago Eusko Jaurlaritzaren lema egiazko norabide baterantz zuzentzen delako eta baita Espainiako Gobernuak hura osorik betetzeko duen konpromisoagatik ere, beste behin erakutsi izan duen bezala transferentzien azken egutegia igorri ondoren", azaldu du Idoia Mendiak.

PSE-EEk autogobernua eguneratzeko eta modernizatzeko bere konpromisoa berretsi du, ezberdinen arteko akordioa berritu eta errealitate sozial berrira moldatze aldera. Hori guztiori, betiere, kontsentsurik handienarekin eta legearen barruan, akordioak Euskadin bizikidetza demokratikoa egituratzeko eta kohesiorako eta justizia sozialerako balio izaten jarrai dezan, horiek beti egon direlako sozialisten borrokaren jomugan, are terrorismoari aurre egiteko eta demokrazia hondoratzeko ahaleginen garairik gogorrenetan.