Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Korrikan ez parte hartzea erabaki du CCOOri egindako bazterketagatik

1. argazkia
PSE-EEren Batzorde Betearazlearen bilera | Argazkia: Socialistas Vascos

PSE-EEko Batzorde Betearazleak Korrikaren 24. edizioan ez parte hartzeko erabakia hartu du erakunde antolatzaileak CCOO sindikatuko zuzendaritzari bertan parte hartzea debekatu egin diola jakin ondoren.

CCOOren ordezkaritza Korrikatik kanporatzea euskarak merezi ez duen intolerantzia-adierazpen bat da, eta, euskara ikasteari, erabiltzeari eta haren inguruan kontsentsuak sortzeari buruzko kontzientziazioan lagundu ordez, dioenez sustatzen omen duen pluraltasunetik oso urrun den eremu batean kokatzen du ekimena.

Alderdi Sozialistaren kargu organikoek ez dute parte hartuko 24. Korrikarekin lotutako ezein jardueretan bazterketako politika hori mantentzen den bitartean. PSE-EEk aztertu egingo du antolaketaren erakundearekin etorkizunean izango duen harremana. 

Alderdi Sozialistak hizkuntza sustatzeko eta pertsonen hizkuntza- eta lan-eskubideak errespetatzeko jarrera argiari eutsiko dio euskararekin lotutako esparru guztietan –gizartean, hezkuntzan, lanean, legegintzan...–, eta elkarrizketa, kontsentsua eta akordioa bultzatuko ditu horietan guztietan, ideologikoki bereganatzeko edo inposatzeko ezein saiakera baztertuz.