Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urria 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: "Etxebizitzarako eskubidea paper errean bihurtzea nahi ez duen gehiengo sozial horrekin gaude"

PSE-EEko idazkari nagusiak, Bizkaiko Gazte Sozialisten Kongresuan: "Hautsontzietara joatea egokitzen denean, gizarteak ez du ahaztuko eskuinak eta eskuin muturrak dekretuen aurrean erakutsi duten jarrera"

Gabriel Arrue: "Ongi etorria izan bedi presio soziala, fokua benetan garrantzitsuak diren kontu horietan jartzeko baldin bada, eta alderdiek dekretu horien kontra egiteagatik higadura bizi badute"

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, charlando con otros cargos socialistas en el Congreso de Juventudes Socialistas de Bizkaia | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, herritar gehiengo handi-handi baten beharren alde diren etxebizitza-politika horiek guztiak bultzatzen jarraitzera egin du dei. “Etxebizitzarako eskubidea paper errean bihurtzea nahi ez duen gehiengo sozial horrekin gaude. (…) Etxegabetzeen kontra den gehiengo bat, alegia, prezioak mugatzearen alde dena, espekulazioaren eta funts putreen kontra dena, pisu turistikoen aurrean babestu nahi dena, beren gazteak euren auzo eta hirietan bizitzen ikusi nahi dituztenena. Horixe da gure lehentasun soziala”, azaldu du.

Buruzagi sozialistak Bizkaiko Gazte Sozialistek Probintziako Kongresuaren –Lander Manrique hautatu dute zuzendaritza berriaren buru– klausuran azpimarratu duenez, aste honetan gertatutakoa “aurrerako urrats bat” da, agerian utzi duelako Euskadin zein Espainian etxebizitza espekulazio-asmo hutserako ikusten jarraitzen duen eskuina. “Politika ulertzeko bi era daude, eta bi era daude etxebizitza-politika ulertzeko”, adierazi du.

“Orain badakigu eskuinari ez zaiola ondo iruditzen pertsona kalteberen etxegabetzeak 2030. urtera arte debekatzea, ez dituela bi urtez luzatu eta automatikoki berritu nahi indarrean dauden alokairu-kontratuak, ez duela arautu nahi denboraldiko eta gelen araberako alokairua iruzurrari amaiera emateko, edo ez dituela nahi maizterrentzako, errentatzailearentzako eta beren lehen etxebizitza eskuratu nahi duten pertsonentzako laguntzak”, adierazi du.

Hori guztia gogoratu du Eneko Anduezak, “ez dadin ahaztu hautetsontzietara joatea egokitzen denean”. “Espainiako gizarteak kontuan izango du hori. Euskal gizarteak kontuan izango du hori. Gure bozak, PSE-EEko diputatuen bozak, komeni zen tokian egon ziren atzo”, esan du.

Anduezak EAJri eta lehendakariari aurpegiratu die bezperan esatea ernegazioak etxebizitza-politika serio bat oztopatzen zuela, eta politika sozialistek Euskadin bultzatu izan dituzten neurri batzuk azpimarratu ditu, 2015eko Etxebizitza Legea, esaterako, “pertsona kalteberenak babestera eta babestutako alokairura zuzendua” dena. Eta balorazio positiboa egin du euskal udalen lankidetzarekin estatuko Etxebizitza Legearen aplikazioari buruz. “EAJ trabak jarriz zela egin izan dugu, etxebizitza-politikak ulertzeko beste era bat duelako”, esan du jeltzaleek arau horren kontra erakutsitako jarrera gogora ekarriz.

Etxebizitzarako eskubidea paper errean bihurtu ez dadin BOEn eta kanpaldietan borrokan jarraituko duen gehiengo sozial bat dago. Orain jendeari argi geratu zaio etxebizitzarako eskubidea ulertu gabe jarraitzen duen eskuin bat eta eskuin mutur bat daudela Espainian eta Euskadin. #EuskadiHemenetaOrain

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 3, 2026

Horren haritik, PSE-EEko idazkari nagusiak balioa eman die Denis Itxasok zuzentzen duen sailetik gai horretan erronka guztiei aurre egiteko martxan jarritako tresnei. “Premiazko Neurrien Legea onartu dugu, eta aldaketa gehiago egingo dugu Aurrekontuen Legean, beste gauza batzuen artean Etxebizitzaren Funts Soziala abian jartzeko”, azaldu du.

Beste mugarri batzuk ere aipatu ditu buruzagi sozialistak, adibidez etxebizitzaren eraikuntza publikoaren erritmoa azkartu izana edo Bizigune eta Gaztelagun programetan egin den aldaketa: “Badakigu borrokan jarraitu beharko dugula behar deneko edozein tokitan, pertsonen duintasuna eta eskubideak aldeztearren”.

Gabriel Arrue Euskadiko Ezkerreko Gazteen (JSE-Egaz) idazkari nagusiak ere etxebizitzaren krisia izan du hizpide, eta kritikatu egin du Espainiako Gobernuaren eta Alderdi Sozialistaren kontra kargatzeko manifestazioen gainean egin izan den “instrumentalizazioa”. “Ez dira konturatzen eskari horiek legegintzaldi honetan guk aurrera ateratzen saiatutako neurri berak direla”, adierazi du. 

“Ongi etorria izan bedi presio soziala, fokua benetan garrantzitsuak diren kontu horietan guztietan jartzeko bada, etxebizitzarako aukeran, kasu. Eta dekretu horien aurka azaldu diren alderdiek higadura jasateko baldin bada, horiek ez babesteagatik”, esan du.

Arrueren esanetan, elkarrekin argi eta garbi zerikusirik ez duten bi eredu daude Espainian. “Alde batetik, espekulatzaileen eta jende ahaltsuaren eredua dago, etxebizitza bat izateko arazorik ez dutenena. Bestetik, berriz, pertsona guztiek etxebizitza duin bat izateko aukera izatea defendatzen dugunon eredua dago”, azaldu du.