partekatu
• Autogobernuari buruzko ponentzia
PSE-EEk autonomia-estatutu bideragarria, herritarrentzako erabilgarria eta gizarte-eskubideak ziurtatzen dituena babesten du
Euskal Sozialistok uste dugu aukera bikaina dugula hitzarmenak handituko dituen eta bideragarria den estatutu bat egiteko. Eta bideragarria izan dadin, legearen bidetik egin behar da
Bideragarria, legala eta herritarrentzako erabilgarria.
Horrelakoa izan behar du Eusko Legebiltzarraren autogobernuari buruzko ponentziaren ondorioz sortuko den Autonomia Estatutuak. Ponentzia horretan, gaur goizeko bileran, zehazki, Euskal Sozialistok berretsi egin dugu euskal herritarrentzako Estatutu "sozialagoa eta erabilgarriagoa" egiteko helburua.
Helburu horrekin bat egiten dute beste talde politiko batzuek, eta, haren bitartez, guztion eskubideak bermatu nahi dira eta duela 38 urte Estatutua indarrean sartu zenetik sortu diren errealitate ekonomiko, sozial eta europar berriei heldu nahi zaie.
"Aukera bikaina dugu hitzarmenak handituko dituen eta bideragarria den estatutu bat egiteko. Eta bideragarria izan dadin, legearen bidetik egin behar dugu", dio Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako testuak.