Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk espero du Legebiltzarreko izapidetze-prozesuak ongituko dituela Hezkuntza Legearen Proiektuak oraindik sortzen dituen diferentziak

1. argazkia
Reunión de la Comisión Ejecutiva del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) alderdiak beharrezkoa ikusten du Hezkuntza Legearen eguneratzea, Gobernu Akordioan jasota diren arrazoiengatik, zeinak adierazten baitu horren helburua izango dela “gure hezkuntza-sistemaren etorkizuneko erronkei erantzuna emango dien Euskal Hezkuntza Lege bat onartzea, Eskola Publikoaren funtsezko izaera eta horren izaera laikoa aitortu eta sustatuko duena, eta baita aukera-berdintasuna ere irakaskuntza guztietako ikaskuntzarako”.

2022ko apirilean PSE-EEk bere legebiltzar taldearen bidez sinatu zuen euskal hezkuntza-sistemaren etorkizunerako Erreformaren Oinarriak deiturikoa. Prozesu horretako –Hezkuntza Legeak zerizaneko betekizuna betetzen du bertan– ekarpen sozialistak, bereziki, eskola publikoaren eta ekitatearen aldeko eta segregazioaren kontrako apustua bermatzera, hirueleaniztasuna indartzera eta sistemaren etengabeko eta kanpoko ebaluazioa ezartzera zuzendu zen. Hori guztia, ikasleen eskola arrakasta laguntzearren, horien beharrak eta horien garapen integrala jarriz sistemaren erdigunean.

PSE-EEk espero du Legebiltzarreko izapidetze-prozesuak ongituko dituela Hezkuntza Legearen Proiektuak oraindik sortzen dituen diferentziak.

 https://t.co/VKFiHEw89k pic.twitter.com/W3tcX0c3ZJ

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 25, 2023

Hezkuntza Legearen Aurreproiektua Gobernu Kontseilura iritsi da, bere testuak erantzun ezin diola ezarrita diren helburu guztiei. Ordezkari sozialisten aldeko botoa izan du, gure asmoa ez delako horren izapidetzea eta kontsentsu handiagoen bilaketa eragoztea. Halere, konpondu egin beharko ditu hainbat alderdi etorkizunean gure babesa izan dezan. Horietako zenbaitzuk jasota dira Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren (EABJ) nahitaezko irizpenean. Hainbat objekzio juridiko eta ondorio posible aipatzen dira bertan, eta horietako asko planteatu ziren EAJ alderdiarekin izandako negoziazioetan, baina, gure ustez, Sailak ez dio behar bezala erantzun horiei. Besteak beste:

1.- Irizpenak hainbat alditan aipatzen du eskumenen eta aplikatzekoa den oinarrizko legeriaren aginduen inbasioa Hezkuntzarako Eskubidea, Hezkuntza Eskaintzaren Programazioa edo Irakaskuntzaren Doakotasuna bezalako elementu nuklearretan. Gure iritziz, guzti horrek Hezkuntzaren zaintza publikoari eragiten dio.

2.- Batzorde Juridikoak araudi zehazkabetasun bat ere detektatzen du, testuan zehar araudi-esparruari, erabaki exekutiboei edo politikoei, estrategiei eta gidalerroei erreferentzia egiten dioten formulak erabiltzean. Zehazkabetasun horrek, Hezkuntza Sailaren gaitzeekin batera, EABJk “arau-degradazio” eta “Eusko Jaurlaritzaren desahalduntze” egoeratzat hartzera eraman du. Horrek, zinez, kezka eragiten digu.

3.- Irizpenak, berariaz hala adierazten ez badu ere, ulertzen du aurreproiektuak aldatu egiten duela indarrean dagoen eredu-sistema eredu bakar baten alde, ikastetxearen hizkuntza-proiektutik eta Sailak emandako onarpenetik besterik ondoriozta ezin diren irizpide eta zehaztasun gehiagorik gabe. PSE-EEk ez du partekatzen egungo hizkuntza-ereduak baztertzea, kontsentsu politiko oso zabal batek legez babesturik egonik ere, aurretik Oinarrien Akordioan hitzartu genuen eredu eleanitza nola gauzatuko den zehaztu gabe. 

4.- Adibidez, Lan Baldintzen Aholku Batzorde bat sortzea aurreikusten da ikastetxe publikoetako eta itunduetako langile guztientzat, horko kideak “itunpeko ikastetxeetako enpresa-erakunde adierazgarrienak” izango liratekeelarik. EABJk adierazten duen bezala, eraketa horrek ezarri behar du horren helmena itunpeko ikastetxe pribatuen lan-baldintzetara mugatuko dela, ulertezina delako itunpeko patronalak negoziatzea langile publikoen baldintzak. Horrez gain, antzeko ezaugarriko organo batean, Aurreproiektuak ezin du mugatu, iradokitzen duen bezala, sindikatu-askatasunari buruzko 11/1985 Lege Organikoak babesten duen sindikatuen ordezkaritza.

Elementu horiek eta beste batzuk berrikusi eta zuzendu egin beharko dira Legebiltzarrean izapidetzen denean, eta PSE-EEk espero du Hezkuntzak duen bezalako lege garrantzitsu batek merezi duen sakontasunarekin egitea.