partekatu
BIC BIZKAIA EZKERRALDEA | BARAKALDO
PSE-EEk azken urtearen balantzea egin du “Gidoi aldaketaren urteurrena / Un Gobierno para una Euskadi progresista” lemapean
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak eta bost sailburu sozialistek datorren ekainaren 21eko larunbatean, 11:30ean, egungo Eusko Jaurlaritzaren lehen urtearen balantzea egiteko ekitaldi batean hartuko dute parte. Buruzagi sozialista Mikel Torres, Susana Garcia Chueca, Denis Itxaso, Maria Jesus San Jose eta Javier Hurtadorekin batera izango da eta sozialistek eskatzen zuten “gidoi aldaketa” eta hortik eratorritako politikak aztertuko ditu Barakaldoko BICen ““Gidoi aldaketaren urteurrena / Un Gobierno para una Euskadi progresista” lemapean egingo den topaketan.
Informazio estaldura:
LARUNBATA, EKAINAK 21
11:30ean: Mikel Torres, Susana Garcia Chueca, Denis Itxaso, Maria Jesus San Jose, Javier Hurtado eta Eneko Anduezaren hitzaldiak.
BIC Bizkaia Ezkerraldea. Bizkaiko Labe Garaiak etorbidea, 33. Barakaldo. Bizkaia