partekatu
PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean erregistratu du Alfonso Gil berriz ere erkidegoko senatari izateko hautagaitza
Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak gaur Euskal Ganberan erregistratu du Alfonso Gil berriz ere erkidegotik izendatutako senatari izateko hautagaitza. Alfonso Gilek kargu hori betetzen du 2022ko otsailean Tontxu Rodriguez ordezkatu zuenetik. Talde Sozialistaren idazkari nagusi eta bozeramaile ondokoa da, gaur egun, erakunde horretan.
Alfonso Gil Bilbon jaio zen 1967an eta Foru Administrazioko teknikaria da. Bilboko Udaleko zinegotzi izan zen 2007ko maiatzetik 2022ko otsailera arte, eta sozialisten udal-taldearen bozeramaile izendatu zuten 2011n. 2015ean, berriz, bigarren alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotzi izendatu zuten, eta kargu horietan aritu zen Senatura joan arte.
Bizkaiko PSE-EEko Batzorde Betearazleko kidea da, eta bertako Garraio, Mugikortasun Jasangarri eta Hiri Agenda Idazkaritzako kargua betetzen du. Euskadiko Betearazlean, besteak beste, Antolakuntzako idazkari izan zen 1998tik 2001era, Udal Politikako idazkari 2002tik 2005era, eta Ekitaldi Publikoen arloko zuzendari 2002tik 2009ra bitartean.